Bibliotecas por la paz


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Txantreako liburutegi publikoa

HASIERA-DATA

14/11/2019

AMAIERA-DATA

14/11/2019

ORDUTEGIA

18:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Txantreako liburutegi publikoak 1,2,3… ¡Ubuntu! euskaraz lantegia, aniztasuna baloratzeko ekimena, hartuko du azaroaren 14an, ostegunean, 18:00etan. 5-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Narratzailea: Izaskun Mujica. Sarrera doan. 1, 2, 3… UBUNTU! lantegiak Nafarroa osoko zentroei zuzendutako Liburutegiak Bakearen eta elkarbizitzaren alde izeneko programa zabalago baten parte dira.

Ubuntu terminoa Hegoafrikan sortu zen, eta balioetsi nahi ditu hala barkatzeko gaitasuna nola talde bat kohesionatzeko behar den enpatia. Lantegiak bi zati ditu; alde batetik, hasieran gizarte-aniztasuna, aniztasun kulturala, familiarra eta abar jorratuko dituzten ipuinen ahozko narrazio bat eginen da; beste aldetik, lantegiaren fase praktikoan, hiru dimentsioko maskota bat egin beharko dute, eta izena jarri.
Hortik abiatuta, egindako lanak liburutegi bakoitzean ikusgai jarriko dira, tokiren batean, gogorarazteko “Ubuntuz kutsatutako lekua” dela. Abendura bitarte lau saio aurreikusi dira:

Urriak 10, osteguna
• San Frantziskoko Liburutegi Publikoa. 18:00. Euskaraz. Izen-ematea doan biblisfr@navarra.es helbidean edo 948 210524 telefonoan
Urriak 16, asteazkena
• Yamaguchiko Liburutegi Publikoa. 18:00. Sarrera librea
Urriak 21, astelehena
• Sanduzelaiko Liburutegi Publikoa. 18:00. Sarrera librea
Azaroak 14, osteguna
• Txantreako Liburutegi Publikoa. 18:00. Euskaraz. Sarrera librea

Lantegiaren dinamika
Lantegiaren lehen fasean, ahozkoan, Izaskun Mújica narratzailea, pertsonaia baten bitartez eta munduan barna egin dituen bidaietan eskuratu dituen objektuak baliatuta, 30 bat minutuz arituko da gizarte baten askotariko aniztasun-modalitateak erakusten dituzten istorio eta ipuinak kontatzen. Xedea da bertaratuak “Ubuntuz kutsatzea”, ulertzeko bai ezberdintasunak eragiten duen aberastasuna, bai nola elementu horrek osatzen duen banakotasuna halabeharrez. Fase horretan, hainbat narrazio-genero erabiltzea bilatuko da: prosa, poesia, haikuak, pipitakiak eta abar, eta haurrek aukera izanen dute beste herrialde batzuetako abesti, pipitaki edo atsotitzak ikasteko.
Jarraian, esku-trebetasuna erabiltzeko unea helduko da. Taldeka, bertaratuek hiru dimentsioko maskota/txotxongilo baten atalak eraikiko dituzte oihalak, botoiak, tapoiak eta paperak (egunkariena, aldizkariena, opari-papera…) erabiliz: batzuek burua eginen dute, beste batzuek gorputz-adarrak, eta gainerakoek gorputza. Ideia ezberdinak dituzten pertsonek egindako elementu hauek panpin bakar batean muntatuko dira, eta, amaitzeko, oinarri bat paratuko zaio. Liburutegiak berak jarriko ditu eskura panpina egiteko materialak.