Musica_Saxos_concierto


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Sanduzelaiko civivoxa

HASIERA-DATA

25/09/2019

AMAIERA-DATA

25/09/2019

ORDUTEGIA

17:00 - 21:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Sanduzelaiko civivoxak Musika-bitartekaritza lantegia hartuko du Adolfo Suárezen eskutik. Iraileko asteazkenak:  4, 11, 18, 25 ( 17:00 – 21:00). Doan. Aldez aurretik izena eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte.  Era askotako instrumentu nahikoak ditu musika-talde bat hornitzeko: soinu-mahaia, audio-interfazeak eta edizio-softwarea, ekoizpen musikal amateurrak egin ahal izateko.

Kondestable, Sanduzelai eta Mendillorriko civivoxak mediaziolantegia hartuko du. Ikus-entzunezkoen bitartekaritza, Musika-bitartekaritza eta Elektronika-bitartekaritza eta 3D sorkuntza, maker sorkuntzaren hiru topalekuek, arlo bakoitzeko profesionalen laguntzarekin, ateak irekiko dituzte astero arlo horretan euskarri- eta aholkularitza-lanak eskaintzeko. Halaber, gune bakoitzeko materialak erabiltzeko laguntza eskainiko da. Asmoa da ezagutzak hurbiltzea eta komunitatea eta herritarren arteko sinergiak sortzea banakako proiektuak nahiz kolektiboak egiteko.