Teatro infantil_Los musicos de bremen


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Sanduzelaiko civivoxa

HASIERA-DATA

19/10/2019

AMAIERA-DATA

19/10/2019

ORDUTEGIA

18:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Haurrendako antzerkia: BREMENGO MUSIKARIAK. EL RETABLO DE LA VENTANA. Sanduzelaiko civivoxa. Urriak 19, larunbata. 18:00. +3. Sarrera: 3 €. Txotxongilo-antzerki honetan, Kiko oilarra, Roberto txakurra eta Ramon astoa ezagutuko ditugu. Etxalde batean bizi dira, baina baserritarrak hil nahi ditu, zaharrak baitira. Abereek ihes eginen dute, baina aurretik merezi duena emanen diote baserritarrari. Bremen hirirako bidean, laugarren kidea topatuko dute: Agata. Katua da eta, besteak bezala, jabearen tratu txarretik eta mespretxutik doa ihesi. Bakoitzak bere jatorria badu ere, elkarrekin musika-talde bat osatuko dute bizimodua irabazteko. Bakoitzak dakiena emanez, oztopoak gainditu eta, Bremenen, bizimodu berriari helduko diote. Bigarren aukera da. Musika, elkartasuna, bizikidetza eta, jakina, adiskidetasuna, ikuskizun honetako argudioaren oinarria dira. Familia guztiarentzat.

HURRENGO IKUSKIZUNAK

TXANOGORRITXU, PUBLIKO GUZTIENTZAT. GAT. GRUPO ALHAMA DE TEATRO. Mendillorriko civivoxa. Azaroak 2, larunbata. 18:00. +4. Sarrera: 3€. Oso tonu bereziarekin aurkeztuko da hemen ipuin klasiko nagusia. Izan ere, oraingo honetan, Txanogorritxu abilezia handiarekin kontatu eta antzeztuko da eta, umoreari esker, haurrek lehen eszenatik gozatuko dute lanaz. Txanogorritxuren interpretazioa nabarmendu behar da, pertsonaia bizidunez nahiz bizigabeez lagunduta ageriko baita, ipuin tradizionalaz goza dezagun. Fintasun handiz emana dago ongiaren eta gaizkiaren arteko kontrastea, bai eta segurtasunaren eta arriskutsuaren artekoa ere.

AGUR PETER PAN. FESTUC TEATRE. Sanduzelaiko civivoxa. Ubenduak 14, larunbata. 18:00. +4. Sarrera: 3€. Mariak irudimen handia du eta aitonak kontatzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak ditu gustuko. Arratsaldeak aitonarekin ematen ditu jostaketan, Peter Pan bezalakoa izan nahi baitu. Gau batez, ordea, haur galduak Mariaren logelan sartu, eta neskatoa Sekula Betiko Lurraldera eramanen dute. Hortik aurrera, Mariak abentura handiak biziko ditu. Piratak, Txilintxo, indiarrak, eta James Barriek idatzitako iruditeria guztia agertuko zaizkio. Familiendako txontxongilo- eta aktore- ikuskizuna da, sentikorra eta dibertigarria, uneoro handien eta txikien konplizitatea bilatuko duena, eszenaratzeak jende guztia liluratuko baitu hasieratik beretik. Oraingo eta betiko ipuina, familia guztiak elkarrekin gozatzekoa.

ENPERADOREAREN JANTZI BERRIA. COMPAÑÍA XIP XAP. Mendillorriko civivoxa. Urtarrilak 25, larunbata. 18:00. +4. Sarrera: 3€. Txotxongiloz, aktorez eta gauzakiz osaturiko ikuskizun honetako dendak hainbat arazo ditu, baina baita azaroak konpontzeko gogo izugarria ere. Nola lortu? Eskura ditugun gauzen bidez: poza, musika, irudimena, bai eta zuk eman diezagukezun laguntzaren bidez ere. Mertzeria bat da. Langileak ez daude oso pozik, ezta oso lanpetuak ere. Denda ez doa ongi eta, gauzak hobetzen ez badira, laster denda itxi beharko dute, auzoko negozio gehienak bezala. Baina etsi baino lehen, prest daude behar den guztia egiteko. Dendako gauzak baliatuz, Enperadorearen jantzi berria ipuinaren bertsio ezberdinxea kontatuko digute,