Primera infancia_Sagutxo tuntuna


LEKUA

Mendillorriko Civivoxean

HASIERA-DATA

09/11/2019

AMAIERA-DATA

09/11/2019

ORDUTEGIA

11:00 - 12:30

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

3 €

ARGIBIDE GEHIAGO

Mendillorriko Civivoxak  “Sagutxo Tuntuna” euskarazko ikuskizuna hartuko du Loraldia Produkzioak konpainiaren eskutik. Lehen Haurtzaroaren Iruñeko II Jaialdiaren barruan. Sarreren salmenta (3 € ): civivox berean eta  www.pamplona.es eta www.pamplonaescultura.es webgunetan. Azaroak 9, larunbata, 11:00 eta 12:30ean. Heldu batek lagunduta  (gehienez ere heldu bat haurtxo bakoitzeko)

Istorioa Errusiako etxalde batean gertatzen da, animaliek ilunabarra iritsitakoan lotara joan nahi dutenean. Denak logura dira, eta Sagu andereak bere semetxoa kulunkatzen du sehaska-kanta bat abesten dion bitartean. Semetxoak, ordea, ez du lokartzeko gogorik, eta sagu amak etxaldeko beste animaliengana jo behar du bere txikitxoa lokarraraz dezaten. Txakur eme zaindariak sagutxoa zaindu eta entretenitzen duen bitartean, sagu andereak Izeba Ahateri, Txerri andereari eta Behor andereari laguntza eskatzen die, baina azkenik, horiek helburua lortzen ez dutela ikusita, etxaldetik kanpora bizi den Katu andereñoarengana jo behar du. Izan ere ematen du bere kantua sagutxoa lokarrarazteko tresna egokia dela nahiz eta pertsonaia sofistikatua den eta erdipurdiko ospea duen.