Transkultur_Juguetes Rotos 1


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iturramako eta Mendillorriko Civivoxak

HASIERA-DATA

29/04/2019

AMAIERA-DATA

05/05/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Iturramako eta Mendillorriko civivoxek hartuko dute Kultur jarduerak transfobia arbuia dadin sustatzeko eta gizarteratzeko eta trans identitateen ezagutzarako mekanismoak garatzeko, apirilaren 29tik maiatzaren 5era. Hitzaldiak, antzerkiaren ikuskizunak, zineforuma eta erakusketa. Transkolore eta Naizen trans-kolektiboekin elkarlanean.

HITZALDIAK

Apirilak 29, astelehena. Iturramako civivoxa. 19:30. 
Transexualidad infantil: Comprender para poder acompañar. (+18). Iñaki Goñi, sexologoa. Transexualitatea garai eta kultura guztietan izan da, baina gaur egun, historian lehen aldiz ari zaie laguntzen pertsona transexualei haurtzarotik. Izan ere, haur horiek diren bezalakoak izan nahi dute eta horixe eskatzen ari dira; bada, lehen haur belanauldi horien bizipenak gezurrezko uste asko eraitsi ditu transexualitateri buruz. Baina zertaz ari gara transexualitateaz mintzo garenean? Nolakoa da haur horien eta senitartekoen egunerokoa? Zatoz eta lehen eskutik entzunen duzu. Naizen elkartearekin elkarlanean. Naizen elkarteko bi familien testigantzekin. Sarrera librea gonbidapenarekin.

Apirilak 30, asteartea. Mendillorriko civivoxa. 19:30. 
Identidades Trans. (+14).  Iris Domínguez, Transkoloreko aktibista. Zer da trans izatea? Baita termino honek bere gain hartzen dituen nortasun ezberdinak ere. Gaiaren inguruan dauden ohiko galderei erantzuna ematen saiatu nahi da. Gainera, Nafarroan trans pertsonen egungo egoera jorratu nahi da, bai orokorki, baita ikuspuntu ekintzailetik ere. Sarrera librea gonbidapenarekin.

ZINEFORUMA

Apirilak 30, asteartea. 11:00. Mendillorriko civivoxa.

Trans-Formatzen Dokumentala (Hiriku Taldea). (+14). Ekaitz Goikoetxeak dinamizatutako zine-foruma. Naizen-eko familia batek bere esperientzia kontatuko du. Sarrera librea gonbidapenarekin. Dokumentalak, transexualitatearen inguruko zalantza eta iluntasunak argitzen ditu. Testigantza eta informazio bilketaren bitartez, gertutik eta gertuan egoera ezberdinak ezagutzeko aukera luzatu eta gogoetetarako gonbidta eskaini nahi dizu. Aniztasunaren ortzimugatik soilik ulertu eta sentitzen den begiradaz eraiki den proiektu honek hezkuntzaren sarean erabilgarri eta eraginkorra izatea du helburu. Nor gara HiKiru? Gogoetak, ongizatea eta artea uztartu eta bultzatzen dituen 3 kide gara. Hezkuntzak dituen gabeziez ohartuta, aniztasunaren aldeko mugimenduak baliagarri izan ditzakeen unitate didaktikoa sortzea izan da taldearen ekarpena. Kasu honetan,  transexualitatea ardatz izanik, baina gaiak haratago garamatzan gizarte egiturarekiko hausnarketa bideratuz. Unitate didaktiko honek, dokumentalaren ekoizpenaz gain, alboko bertso musikatuen lanketa txertatzen du, euskarazko baliabide linguistikoen esparrutik nahiz edukien inguruko pentsamendutik. Ekaitz Goikoetxeak dinamizatutako zine-foruma. Naizen-eko familia batek bere esperientzia kontatuko du. Sarrera librea gonbidapenarekin.

Maiatzak 2, osteguna. 19:30. Iturramako civivoxa.

Una mujer fantástica (Sebastián Leilo). (+14) . Chile-Espainia. 2017. Marina zerbitzari eta abeslari izateko izengai gaztea da; Orlando inprenta bateko jabea da. Biak etorkizun bateratu bat izateko asmoa dute. Ezustean Orlando hiltzean, bere dena frogatzeko Mariana bere familia eta gizarteari aurre egitera behartuta ikusten da: emakume konplexua, indartsua, zuzena… itzela. Luis Azanza zine-zuzendariak dinamizatutako zine-foruma (2018an atzerriko hizkuntzan eginiko filma onenaren Oscarra). Sarrera librea gonbidapenarekin.

IKUSKIZUNAK

Maiatzak 3, ostirala. 19:30. Mendillorriko civivoxa.

Julieta es él (+14). Sarrerak 3 euro. Atikus teatroren antzerki-poema bat bizitzaren helduaroa gertu duten hiru gizakiren egoeraren inguruan. Horietako bi transexualak dira, eta, hirugarrenari dagokionez –ez dugu bere sexu-joera ezagutzen, eta ez zaigu axola– noraezean dabil bizitzan. Mundura jaio eta gero, hor konpon. Gehienetan ez dakigu zein den bizitza bizitzeko modua, inprobisaziora jotzen dugu. Baina, nola molda zaitezke gaztetxoa zarenean? Eta heterosexuala ez zarenean? Orduan bai bizitza
korapilo konplexu bat bihurtzen da, lau haizetara aldarrikatzeko modukoa. “Julieta to da” istorioarekin hau dugu helburu: heldutasunerako bidean dauden hiru pertsonen egoera aurkeztea antzezlan poetiko honen bidez. Hiruetatik bi transexualak dira, hirugarrenaren sexu-joera ez dugu ezagutzen baina horrek axola gutxi du guretzak, bizitzako zalaparta nahasiarekin aztoratuta dabil eta. Poetikoaren kontrakoa den leku batean, komun publiko batean hain zuzen ere, elkartu dira. Han, miraria izango balitz bezala, hitz egin, ikasi eta ezjakintasunari aurre egiten diote jakinduria eta laguntasunari heltzeko. Istorio hau nerabezaroan dauden guzti horientzako eskainita dago, etorkizuna direla ez dezagun ahantz.

Maiatzak 4, larunbata. 20:00. Iturramako civivoxa.

Juguetes Rotos. Producciones Rokamboleskas (Nacho Guerreros, Kike Gauza). (+18). Sarrera 10 euro. Mariok bulego batean lan egiten du. Dei batek bizitza aldatuko dio betiko… Hortik aurrera, bere haurtzarora bidaiatuko dugu, bere etxean egongo gara, bere herrian barna ibiliko gara. Bere sexu- eta genero-identitatea zapuztuko dituzten pintzelkadak, zuri-beltzean. Beste hainbatena bezala. Juguetes Rotos antzezlanak Marioren istorioa azaltzen digu, 45 urteko funtzionarioak, bere aitaren heriotzaren berri ematen dion dei bat jasotzen du. Berriak Mariok iraganera egiten duen bidai batetara eramaten gaitu, 60. hamarkadan, Espainia landan, Mario neska sentitzen zen mutiko bat zen, etxeko usategian haur-jolasekin amesten, heroia, neska, ama, emaztea… izango dela amesten du. Nerabezaroan, hirian bizitza berri bat bilatzeko ihes egiten du, bere ekipaje bezala bere mamuak izanik. Hirian Mariok, Dorin bere laguna eta aniztasun mundura loturik dauden beste pertsonen babesarekin, bere benetako nortasuna
eraikitzen hasten da: eszenatokia espazio ludiko bezala, handik kanpo gizarteagatik jarraituak eta baztertuak diren eta gaueta ospatzen dituzten pertsonentzat onartua den lekua. Mariok maitasuna eta desengainua ezagutzen du. Haren aurrean dilema zabaltzen da: strassez jantziz ikuskizunean arima eman, edo hiritar arrunt baten mozorro baten azpian ezkutatu. Publikoarekin topaketa, 12:30ean.

Maiatzaren 5, igandea. 17:30. Iturramako civivoxa. 

Lur. Xake produkzioakaren ikuskizuna. (+4). Sarrerak, 3 euro.  Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio; berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.

ERAKUSKETA

Apirilaren 29tik maiatzak 4ra. Iturramako eta Mendillorriko civivoxak.

Construcciones Identitarias (Mar C. LLop).Transkolore Elkartearekin elkarlanean
Edozein nortasun, genero nortasuna bereziki, mundu fisikoan islatu behar da, gure materian eta honen bitartez. Azken finean, soilik intelektualak diren eztabaidak aldera
utzita, gorputza/k existitu eta eraikitzen dira, barnebarneko prozesuak begiratuz ezin da barne-sentimendu, norbera bere buruaren pertzepzioa eta geure nortasunaren
eraikuntza ulertu. Ingurura eginiko begirada honek koherentzia ikusgai bat -iraunkorra eta jarraia- ematea exijitzen du, begiratzen zaituen pertsonaren barne egitura,
behin-behineko egitura, ez apurtzeko. Edota norberak uste duen egitura ez apurtzeko. Proeiktu hau, egunerokotasuneko ikupuntu batetik, era berean eraldatzen ari den
pertsonaren ikuspegitik egiten da. Egokitu eta elkarri forma ematen diren nortasun anitzen barne-eraikuntzara gerturatu nahi da, pertsona pasatzen den testuinguruetako
joan-etorriak aintzat hartuz. Nortasun hauek, ezin dira prozesu kolektiboetara, hizketa-sare eta bertan jorratzen ari garen borroketara gerturatu gabe ulertu.