Txalaroa1


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Juslarrocha civivoxa

HASIERA-DATA

06/05/2019

AMAIERA-DATA

15/05/2019

ORDUTEGIA

19:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Txalapartako hastapen-lantegia. Nork emana: Hutsun Txalaparta Taldea. Astelehen eta asteazkenetan. 19:00. Maiatzak 6 – 15. Juslarrocha Civivoxa. (Izen-ematea: 3€).  Instrumentua jotzen ikasteko lehen saioa eta, poliki-poliki, garatzen joateko oinarrizko nozioak. Txalapartaren oinarrizko arauak: kolperik tradizionalenetatik txalaparta modernoa, kirikoketa eta tobera pixka bat lantzeraino.

Sanduzelaiko eta Juslarrocha civivoxek hartuko dute Txalaroa 19 – Txalaparta jaialdia maiatzaren 6tik 18ra arte. Hutsun Txalaparta Taldearekin elkarlanean.

LANTEGIA

Txalapartako hastapen-lantegia. Nork emana: Hutsun Txalaparta Taldea. Astelehen eta asteazkenetan. 19:00. Maiatzak 6 – 15. Juslarrocha Civivoxa.  Instrumentua jotzen ikasteko lehen saioa eta, poliki-poliki, garatzen joateko oinarrizko nozioak. Txalapartaren oinarrizko arauak: kolperik tradizionalenetatik txalaparta modernoa, kirikoketa eta tobera pixka bat lantzeraino.

TOPAKETAK ETA HITZALDIAK
Sarrera librea.

Txalaparta, unibertso bat.  Hizlaria: Maria Escribano.  Maiatzak 9, osteguna. 19:30. Juslarrocha Civivoxa.  Maria Escribano etnomusikologoak txalapartaren inguruko doktorego ikerketa aurkezten du, txalaparta ohitura eta soinu instrumentu gisa, eta bereziki, giza-fenomeno gisa. Txalapartaren historia berreskuratu zenetik, euskal herriaren azken urtetako historiarekin uztartuta, Txalapartaren munduan sortzen diren dinamika ezberdinak ulertzeko asmotan.

Hamaika herrialde hizkuntza bat.  Hizlaria: Hutsun Txalaparta Taldea.  Maiatzak 14, asteartea. 19:30. Juslarrocha Civivoxa. Hutsun Txalapartak Marokon izaniko egonaldiari buruzko dokumentalaren aurkezpen-hitzaldia da. Han zebiltzala, Ipar Gnawako musikariak ezagutu zituzten. Musikaz lagundurik aurkeztuko da, eta kameralarietako bat ere arituko da. Marokoko esperientzia ere kontatu nahi da, Iruñean dokumentalaren aurkezpen ofiziala egin bidenabar.

Txalaparta eta autoezagutza.  Hizlaria: Peio Santillan.  Maiatzak 18, larunbata. 12:00. Juslarrocha Civivoxa.  Txalaparta irakasteko metodologia berri bat aurkezten da, txalapartaz lan egiteko modu jakin batean oinarrituta, eta  gure nian, sortu dugun pertsonaia horretan, eragingo duena: ez da garena, baina bai garela sinisten dugun hori. Lan honek  txalapartarekiko daukagun ezagutza hobetuko du eta bizitza modu erlaxatu eta ezberdinago batean isladatuko dira.

Master class, Bihotz Taldearekin. Maiatzak 16, osteguna. 19:30. Juslarrocha Civivoxa.

KONTZERTUAK

Hots-Larretan -Juan Mari Beltranen kontzertua.  Maiatzak 10, ostirala. 19:30. Sanduzelaiko Civivoxa. Gonbidapenarekin. Txalaparta eta beste soinu-tresna batzuk elkarrekin, Joxanton Artzeren bertsoek lagundurik. Juan Mari Beltranek lagundurik, txalapartaren ardatzetako bat 70eko hamarkadan.

Bakun - Basabi taldearen ikuskizuna.  Maiatzak 17, ostirala. 19:30. Sanduzelaiko Civivoxa. Gonbidapenarekin. Bakun ikuskizuna publiko askotariko eta jakinnahiarentzat da. Gure kulturaren osagaiak erabiliz eta herri musikak lagundurik, ñabarduraz beteriko ikus-bidaia bat sortu dugu ikuslearen irudimena pizteko.