Microsoft Word - TXUMA FLAMARIQUE BAND.docx


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Sanduzelaiko civivoxa

HASIERA-DATA

11/01/2019

AMAIERA-DATA

31/01/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Sanduzelaiko Civivoxak hartuko du, urtarrilaren 11tik 31Era, berri zikloa, URTARRIJAZZ. Hemengo Jazzaz beteriko urtarrila, J.E.L. TRÍO + ÍÑIGO RUIZ DE GORDEJUELA (Urtarrilak 11, ostirala. 19:30), ROUND CIFU (Urtarrilak 16, asteazkena. 19:30), TXUMA FLAMARIQUE BAND (Urtarrilak 18, ostirala. 19:30), ‘DIYEIPETEA’ y la conferencia de Patxi Tapiz (Urtarrilak 21, astelehena. 18:30 eta 19:30), ALBERTO ARTETA (Urtarrilak 25, ostirala. 19:30.) y THE SLANG TRÍO + DARÍO ARCINIEGA (Urtarrilak 31, osteguna. 19:30) taldearekin. Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte.

J.E.L. TRÍO + ÍÑIGO RUIZ DE GORDEJUELA: DEIA ETA ERANTZUN (Llamada-respuesta). Urtarrilaren, 11an, ostiralarekin. 19:30ean.

Hirukote hau sonoritate berriak eta musika- bide berriak esploratzeko grinak eta jakin- minak eraginda sortu zen, oso ibilbide desberdineko (baita kontrajarriak ere) baina jazz- eta eraberritze-tradizioak loturiko hiru musikarik osatua. Giro iradokitzaileak eta ñabarduraz beteak; melodia poetikoak, etereoak eta lasaiak; base harmonikoen introspekzioa eta tradizioa; erritmo iradokitzaileak eta inguratzaileak… Horrek guztiak sonoritate eta giro nahasketa dakar, edertasuna eta kalitatea uztartzen dituen errepertorio batean. Kontzertu honetarako, Iñigo Ruiz de Gordejuelak pianoan erakusten dituen poesiak, gozotasunak eta trebetasunak bat egiten dute eta areagotu egiten dituzte hirukotearen musika-diskurtsoaren tentsioa eta distentsioa -deia eta erantzuna-.

ROUND CIFU. Urtarrilaren, 16an, asteazkenarekin. 19:30ean.

Edozein jazz-zalek ezagutzen du betiereko “Round Midnight” gaia, eta edozein jazz-zalek ezagutzen du, duela bost urtetik hona, Juan Claudio Cifuentes “Cifu”. Antoni Juan Pastorrek (A todo Jazz, Jazz entre amigos, Jazz porque sí, programa ahaztezinen piper eta gatza izan zenaren inguruko biografiaren egilea) hitzaldi honetan kazetari eta jazzaren zabaltzaile eta, batez ere, zale porrokatua izan zen (jazz- zale belaunaldi bat baino gehiago kutsatuz) pertsonarekiko hurbilpena eginen du. Antoni Juan Pastor.

TXUMA FLAMARIQUE BAND. Urtarrilaren, 18an, ostiralarekin. 19:30ean.

Taldearen errepertorioan jazza eta bluesarekin batera beste hainbat estila landuko dituzte; funkya, bossa eta sanba, besteak beste. Txuma Flamariquek, bere ibilbidean, hainbat estilo fusionatu ditu; hasi rock estilotik Afrikako erritmoetaraino. Ibilbide horrek musikari gisa bere sormenari irteera eman dio, eta gitarra- jotzaile eta konpositore gisa egindako lan pertsonala eta izan duen bilakaera erakusten dituzten gaietan islatu da. Ibilbide-lagun ditu sinesgarritasun handiko musikariak, profesionalak, zuzenean zein estudioan egindako lan ugarik barmatua.

JAZZ Y POESÍA CON ‘DIYEIPETEA’. Urtarrilaren, 21an, astelehenarekin. 18:30ean.

“La vuelta al jazz en 80 nombres” (Jazzari bira 80 izenetan) hitzaldiaren sarrera gisa, Diyeipeteak musika-saio bat eginen du, eta horretan, jazz-olerkiekin tartekatuko du atzoko, gaurko eta betiko jazza. Entzuleek eta horien erreakzioek zuzenduko dute egiazki musika- saioa. Edozein entzuleri bideratutako saioa, jazz ona eta poesia inspiratzailea dituena.

LA VUELTA AL JAZZ EN 80 NOMBRES. Urtarrilaren, 21an, astelehenarekin. 19:30ean.

Julio Vernek 80 egunetan eman zion bira munduari. Cortazarrek (beste Julio bat) egunari 80 mundutan eman zion bira. Hitzaldi honetan, jazzaren historia osoaren inguruko bidaia eginen da 80 izen hartua, ehun urte baino gehiago eta bizitasun eta egokitzeko gaitasun garaiezina dituen musika-genero bat ulertzeko modu batekiko hurbilpen saio modura. Patxi Tapiz.

ALBERTO ARTETA: LAUROK. Urtarrilaren, 25an, ostiralarekin. 19:30ean.
Alberto Artetak, saxofoi-jotzaile nafarrak, ‘Alberto Arteta Group’ taldearen bi lan nagusiekin jaialdi garrantzitsuenetan esku hartuta, orain laukotea osatuz Laurok proiektu berria dakarkigu, entzuleak eserlekuetatik altxaraziko dituen eta aldi berean haien arima ferekatuko duen musika-proposamen batekin. Alberto Arteta herrialdean etorkizun handien duen saxofoi-jotzaileetako bat da. Laurok proiektuko burua da, eta taldekide ditu Alacanteko gitarra-jotzaile Alejandro Mingot (soinu pertsonala eta lengoaia sakon eta sentikorra), kontrabaxu Kike Arza (maisutasuna), eta bateria-jotzaile Dani Lizarraga (sendotasun erritmikoa).

THE SLANG TRÍO + DARÍO ARCINIEGA: MEETS. Urtarrilaren, 31an, ostegunarekin. 19:30ean.

Hirukotea gaur egun Nafarroako jazz musikaren arloan nabarmentzen diren hiru musikarik osatzen dute: Iñaki Rodríguez saxofoi-jotzaileak, Luisa Brito kontrabaxuak eta Hilario Rodeiro bateriak (artista gonbidatua, Dario Arciniega). Proiektua hiru kideek beren ahotsa adierazteko eta aurkitzeko duten premiatik sortu da, tresna nagusitzat musika hartuta. The Slang Trio hirukoteak melodia tradizionalak nahiz hirukoteak sortutako melodiak hartzen ditu, eta bere eremura eramaten ditu, eraldatu egiten ditu, eta taldekideen arteko elkarrekintza entzuleak kutsatzen eta bien arteko komunikazioa sortzen ahalegintzen da. Horretarako, kontrabaxuak, bateriak eta saxoak inprobisazioaren diskurtsoa modu askeagoan garatzeko aukera ematen die. Oraingo honetan, Amsterdamen prestatu den Dario Arciniega saxofoi-jotzaile handiaren parte-hartzea izanen dute. Errepertorio honetan, bi saxofoi-jotzaileen lirismoak, eta oinarri erritmikoaren egite onak entzuleen gozamena ekarriko du.