VER_OIR_APLAUDIR_Veracruz


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Mendillorriko Civivoxa

HASIERA-DATA

21/01/2020

AMAIERA-DATA

21/01/2020

ORDUTEGIA

19:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

Urtarrilak 21, asteartea. 19:00. Mendillorriko civivoxa. Filmaren proiekzioa: Veracruz. Robert Aldrich. AEB 1954. 94’ Western. 1864an, kontserbadore mexikarrek lagundurik, Napoleon III.a Frantziakoak Maximiliano Austriakoa ezarri zuen Mexikoko enperadore, eta horrek juaristen matxinada piztu zuen. Gerra zibilaren erdian, amerikar mertzenario bik gehien ordaintzen duenari eskainiko dizkiote beren zerbitzuak, egoerari probetxua atera nahian. Horrela, emakume juarista eder bat eta kondesa frantses bat ezagutuko dituzte.

Ikusi, entzun… eta txalo egin. Hitzaldia eta Film emanaldiak DVDn ematen dira audiodeskripzio-sistemarekin. Erabilerraztasun unibertsalaren programa. Nafarroa Retinarekin elkarlanean. Urriaren 22tik urtarrilaren 21era, 19:00etan. Mendillorri eta Zabalguneko Civivoxetan. Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte.

PROGRAMA

HITZALDIAK

Urriak 24 eta abenduak 19, ostegunak. 19:00 (euskaraz). Zabalguneko civivoxa. Hitzaldia:  Zabalguneaz mintzo. Plaza de la Cruz Institua.
Nafarroako Institutuen 175. urteurrena dela eta, Plaza de la Cruz BHIren garrantzia aztertuko da.

Azaroak 21, osteguna. 19:00. Zabalguneko civivoxa. Hitzaldia: Eskozia, Cullodengo Gudua, mugarri.
Hitzaldian Eskoziako historia izanen da aztergai eta, horren baitan, bertako klan-sistema, Jakobitek errege-aulkia eskuratu nahia, eta Cullodenen gertaturiko hondamendia. Klanen eta pribilegioen erorketa aztertuko dugu eta, horrez gain, klanen lurren bahitura, eta haien kulturaren nahiz mitologiaren berragerpena, Walter Scott, RL Stevenson eta beste idazle batzuen eskutik.

PROIKEZIOAK

Urriak 22, asteartea. 19:00. Mendillorriko civivoxa. Filmaren proiekzioa: El Gran Hotel Budapest
Wes Anderson. EEUU 2014. 99’ Comedia. Un legendario conserje de un famoso hotel europeo de entreguerras, entabla amistad con un joven empleado al que convierte en su protegido. La historia trata sobre el robo y la recuperación de una pintura renacentista de valor incalculable y sobre la batalla que enfrenta a los miembros de una familia por una inmensa fortuna. Como telón de fondo, los levantamientos que transformaron Europa durante la primera mitad del siglo XX.

Azaroak 19, asteartea. 19:00. Mendillorriko civivoxa. Filmaren proiekzioa: La dama de hierro
Phyllida Lloyd. Erresuma Batua/ 2011. 105’ Drama. Margaret Thatcherren (1925-2013) kontakizun biografikoa. Familia xume batean sortu bazen ere, sexuaren eta gizarte- klasearen inguruko hesi guztiak eraisteko gauza izan zen, eta agintari politiko ahaltsua izatea lortu zuen gizonek

Urtarrilak 21, asteartea. 19:00. Mendillorriko civivoxa. Filmaren proiekzioa: Veracruz
Robert Aldrich. AEB 1954. 94’ Western. 1864an, kontserbadore mexikarrek lagundurik, Napoleon III.a Frantziakoak Maximiliano Austriakoa ezarri zuen Mexikoko enperadore, eta horrek juaristen matxinada piztu zuen. Gerra zibilaren erdian, amerikar mertzenario bik gehien ordaintzen duenari eskainiko dizkiote beren zerbitzuak, egoerari probetxua atera nahian. Horrela, emakume juarista eder bat eta kondesa frantses bat ezagutuko dituzte.