Plano Ensanche1


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Mendillorri eta zabalguneko civivoxetan

HASIERA-DATA

14/02/2019

AMAIERA-DATA

14/05/2019

ORDUTEGIA

19:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

Ikusi, entzun… eta txalo egin. Hitzaldia eta Film emanaldiak DVDn ematen dira audiodeskripzio-sistemarekin.Erabilerraztasun unibertsalaren programa. Nafarroa Retinarekin elkarlanean. Otsailaren 14tik maiatzaren 14era, 19:00etan. Mendillorri eta Zabalguneko Civivoxetan. Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte.

PROGRAMA

HITZALDIAK

Otsailak 14, osteguna. 19:00. Zabalguneko civivoxa.
Hitzaldia: Sarasate Pasealekua, Zabalgunearen historiaurrea: Iruña arnasa hartzen hasi zelarik. Javier Mangado.

Martxoak 14, osteguna. 19:00. Zabalguneko civivoxa.
Hitzaldia:  Idoia Albéniz. Bizitza eta artea Montmartre inguruan. Bisitan joanen gara XIX. mendeko Paris hartara; desberdintasun sozialak, pertsonaia baztertuak, Moulins-ak, can can, eta batez ere, bohemiaren mundua, artistaz, vedettez, idazlez… betea.

Apirilak 11, osteguna. 19:00. Zabalguneko civivoxa.
Hitzaldia euskaraz: Sarasate Pasealekua, Zabalgunearen historiaurrea: Iruña arnasa hartzen hasi zelarik EU.

PROIKEZIOAK

Otsailak 19, asteartea. 19:00. Mendillorriko civivoxa.
Filmaren proiekzioa: Vacaciones en Roma. William Wyler.AEB 1953. 118’. Komedia. Erroman bisitari dabilela, Ana, Europako erdialdeko herrialde txiki bateko printzesa, ederki saiatzen da protokoloa alde batera uzten, oso zorrotza baita. Horrela, jauregitik joanen da ihesi, hiria ezkutuan ikusteko. Joe ezagutuko du, kazetari amerikarra, esklusiba bat nahi duena eta gaztea egiazki nor den ez dakielako planta egiten ari dena. Bikotea arras gustura ibiliko da hirian barna hainbat egunez.

Martxoak 26, asteartea. 19:00. Mendillorriko civivoxa.
Filmaren proiekzioa: Tiempos modernos. Charles Chaplin. AEB 1936. 89’ Komedia. Muntaketa-katearen erritmo zorabiagarriak ahiturik, metalgintzako langile batek burua galduko du. Ospitalean sendatu ondoren, kalera atera, kasualitatez manifestazio batean parte hartu, eta agintariek espetxeratuko dute. Kartzelan, nahi gabe ere, presoen matxinada bat kontrolatzen lagunduko du. Hori dela eta, aske utziko dute. Behin kanpoan, bizirik irauteko borrokari lotuko zaio berriro, karrikan ezagutuko duen neska gazte umezurtz batek lagundurik.

Apirilak 16, asteartea. 19:00. Mendillorriko civivoxa.
Filmaren proiekzioa: La Venus de las pieles. Roman Polanski. Francia 2013. 96’ Komedia. Thomas emakumezko aktoreen bila ari da obra baterako. Eguna eman du hautagairik egokiena aukeratu nahian. Alferrik, ordea. Bakar batek ere ez du behar den mailarik paper nagusia egiteko. Une horretan, Vanda iritsiko da, hots, indarrez beteriko zurrunbiloa, Thomasek gorroto duen guztia daukana: zakarra da, txoripitoa, eta ez luke inola ere atzera eginen papera lortzeagatik. Baina Thomasek aukera ematen dionean, gizona zur eta lur geldituko da emakumearengan izaniko eraldaketa ikusirik: Vandak ederki ulertu baitu pertsonaia eta gidoia buruz ikasi du.

Maiatzak 14, asteartea. 19:00. Mendillorriko civivoxa.
Filmaren proiekzioa: Desayuno con diamantes. Blake Edwards. AEB 1961. 115’. Erromantzea. Holly Golightly New Yorkeko neska gazte ederra da. Itxuraz bizitza erraza eta alaia darama. Bitxia da erabat bere portaeretan; adibidez, Tiffanys luxuzko bitxi-dendaren erakusleihoari begira gosaltzen du. Behin batean, Paul Varjak idazlea joanen da bizitzera neskaren eraikin berbera. Ez du arrakastarik izan letretan, eta ospearen zain dagoela, emakume heldu baten lepotik bizi da.