PLECTRO_Paulino Otamendi


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iturramako civivoxa

HASIERA-DATA

10/12/2018

AMAIERA-DATA

16/12/2018

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Iturramako Civivoxean Plektro musikaren XX. jaialdia ospatuko da abenduaren 10tik 16ra, Los Amigos del Arte musika- elkartearekin elkarlanean. Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte.  Aurreko urteetan bezala, Los Amigos del Arte Musika Elkarteak pultsu eta plektroko musika- tresnen erakusketa antolatuko du jaialdiak irauten duen bitartean PULTSU ETA ZIKO INSTRUMENTUA. Abenduaren 10etik 16ra.

KONTZERTUAK

DÚO VIURA. Abenduaren 14an, ostiralarekin. 19:30.

Dúo Viura bikoteak Errioxako Musika Kontserbatorio Profesionalean hasi zuen bere ibilbidea 2011n, plektroko tresnen dibulgazio-lana egiteko xedearekin. Horrez gain, Errioxako folkloreko berezko musika (musika-tresna horiekin zuzenean loturik) defendatzen eta sustatzen dute. Rosana Ascacibar (mandolina eta bandurria) eta Eduardo Jimenez (gitarra) dira bikoteko kideak. Biak oso entzunak dira bakarlari gisa, eta bikote gisa komunikazio eta musika-oreka arina eta sendoa lortzen dute. Jatorrizko lanez eta beraiek egindako moldaketez osaturiko errepertorioa dute, maila altua eta eskakizun teknikoak ezaugarri dituztela.

AGRUPACIÓN MUSICAL DE PULSO Y PÚA AMIGOS DEL ARTE “RONDALLA” DE TORO (ZAMORA). Abenduaren 15an, larunbatarekin. 19:30.

Hogeita hamar lagunek (afizionatuak) osatzen dute taldea. Gaztela eta Leongo pultsu eta ziko talderik antzinakoena da; 1947an eratua, nahiz eta lehendik bazeuden hiri horretan probintziako lehiaketetan parte hartzen zuten errondailak. Taldeak, bere ibilbide luzean, nazioartean prestigio handia duten musikari ospetsu eta izen handikoak izan ditu zuzendari; besteak beste, Jesus Lopez Cobos, Rogelio Gil Garcia eta David Rivas, eta kontzertuak eman ditu Espainian, Frantzian eta Alemanian eman ditu.

ORQUESTA DE CÁMARA“PAULINO OTAMENDI” DE LOS AMIGOS DEL ARTE DE PAMPLONA. Abenduaren 16an, igandearekin. 12:00.

Paulino otamendi ganbera-orkestra iruñeko artearen adiskideak elkartearena da. Iruñeko Los Amigos del Arte musika-elkartearena da. Elkarteak, 1918an sortu zenetik, plektro musika sustatu eta zabaldu du, kontzertuen, ikastaroen eta jaialdien bitartez, besteak beste. Gaur egun, hogei bat musikari (profesionalak edo amateurrak) elkartzen dira “Paulino Otamendi” orkestran. Pultsu eta ziko musika-tresnak jotzen dituzte, lautea edo gitarra; pianoa, kontrabaxua, fagota eta zeharkako flautak lagundurik musika-estilo ugaritan. Taldearen errepertorioan zabala da, errenazimendutik hasi eta gaur egunera arteko piezekin, bere herriko musika barne.