La Barberia4


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iturramako Civivoxa

HASIERA-DATA

20/10/2019

AMAIERA-DATA

20/10/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan

Zenbatekoa

Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

ARGIBIDE GEHIAGO

Urriak 20, igandea. Iturramako Civivoxa. Son salvajes. La Barbería taldea. Egilea: Roman Polanski. La Barbería taldearen bertsioa. Satira. 75 minutu. Edozein adinetako ikusleendako

Son salvajes antzezlanak bi bikoteren arteko istorio bat kontatzen digu. Bietako baten semeak, hamaika urte dituela, bi hortz hautsi dizkio bestearen semeari makila batez jota. Bi bikoteak bildu egiten dira egoerari ahalik eta modu zibilizatuenean irtenbide bat eman nahian eta elkarri azalpenak eskatzeko. Baina, hasieran oso egonaldi atsegina eta politikoki zuzena izan zena elkarren kontrako liskar ozena bilakatu da, non laurek agerian utzi baitituzte gizakiok itxurakeriak bazter uzten ditugunean azalerazten zaizkigun barruko herra eta azpiratze-grina. Sarraskia abian da.

Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2019eko urriaren 20tik azaroaren 13ra. Sarrera librea da, eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 14 emanaldirekin gozatzen ahalko dute. SARRERA LIBREA. Gonbidapena jarduera hasi baino ordubete lehenagotik jaso behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartzen ahalko ditu, leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.