FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Sanduzelaiko civivoxa

HASIERA-DATA

25/10/2019

AMAIERA-DATA

25/10/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan

Zenbatekoa

Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

ARGIBIDE GEHIAGO

Urriak 25, ostirala. Sanduzelaiko Civivoxa. Vengo del mar. El Camerino taldea. Egilea: Josu Castillo Tiscar. Komedia. 70 minutu. Gazte eta helduei zuzendua.

Ikusle maiteok, irudikatu une batez eserleku bat, parke bat uxoekin eta zuhaitzetako udazkena paisaia blaituz eta gure bizitzak okrez tindatuz. Eta segi dezagun irudikatzen, lipar batez, ezezagun batek eskatzen dizula gauzarik preziatuenetako bat, egun gutxien balioesten dena, hau da, denbora. Adi diezaiozun nahi du. Baina, zuk diozu ez duzula denborarik, are, presaka zabiltzala, oso presaka. Horra antzezlanaren gaia. Adituak izateko dugun beharra. Vengo del mar komedia dramatiko bat da, edo drama komiko bat, non hizketagaiak seguruenik irudika dezakezuna gainditzen baitu. Izan ere, ez zenuke irudikatuko presazko entzunaldi bat, edo paellak karramarro eta kanpaiekin, edo “vinho amargo” ehun pastillarekin. Zure baimenaz, eta presaka ez bazabiltza, kontatuko dizugu.

Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2019eko urriaren 20tik azaroaren 13ra. Sarrera librea da, eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 14 emanaldirekin gozatzen ahalko dute. SARRERA LIBREA. Gonbidapena jarduera hasi baino ordubete lehenagotik jaso behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartzen ahalko ditu, leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.