MUESTRA19_Enarak


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iturramako Civivoxa

HASIERA-DATA

13/11/2019

AMAIERA-DATA

13/11/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan

Zenbatekoa

Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

ARGIBIDE GEHIAGO

Azaroak 13 , asteazkena. Iturramako Civivoxa. 20.00. Tren Madrid Barcelona (El tren de las 22:27 antzezlanaren bertsioa). Enarak Teatro taldea. Egilea: Irene Soler. Komedia. 80 minutu. Edozein adinetako ikusleentzat.

Abenduaren 24ko azken trena hamarrak eta hogeita zazpian ateratzen da Madrildik Bartzelonarantz. Bidaiarien artean gazte batzuk, beren familiekin Eguberriak pasatzeko prest. Adiskidetasuna, amodioa eta desamodioa elkarrekin gurutzatzen dira, bidaian zehar, hura ustekabez, beldurrez, irriez eta ezbaiez betetzeraino. Izan ere, asko dira edozein trenetako bagoietan gerta daitezkeen istorioak. Bizitza hartu beharreko trenak baita, eta ibilbide bakoitza, bakarra eta berezia. Baina, oso erne egon behar da, tren batzuk behin baino pasatzen ez direlako.

Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2019eko urriaren 20tik azaroaren 13ra. Sarrera librea da, eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 14 emanaldirekin gozatzen ahalko dute. Sarrera librea. Gonbidapena jarduera hasi baino ordubete lehenagotik jaso behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartzen ahalko ditu, leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.