bty


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iturramako Civivoxa

HASIERA-DATA

11/11/2019

AMAIERA-DATA

11/11/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan

Zenbatekoa

Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

ARGIBIDE GEHIAGO

Azaroak 11, astelehena. Iturramako Civivoxa. 20.00.  100 M2 (EL INCONVENIENTE). HABIATEATRO taldea. Egilea: Juan Carlos Rubio. Komedia dramatikoa. 75 minutu. 7 urtetik gorakoei zuzendua.

Zer egiteko gauza zinateke pisu bat lortzeko, pisuak zuk nahi duzun guztia edukiko balu? Eremu onean dago, zabala da, argitsua, bista ederrak daude, oso merkea da. Higiezin-saltzaileak Sarari erakutsi dion pisuak baldintza horiek guztiak betetzen ditu. Baina, badago zergatik bat, “arazo” bat: pisua piztia eta guzti saltzen da, Lola jabea barruan dela. Medikuek ez duela sendabiderik esan diote, eta pisua salgai jartzea erabaki du, baldintza bakar batekin: bertan biziko dela heriotzaren egunera arte. Baina bizitzan ohi bezala, ez da ezer gertatzen nahi dugun moduan. Inguruabarrak aldatzen dira eta bi emakumeen bizitzak –bakardadea lagun dutela–, gurutzatu, nahasi egiten dira, eta arazoak sortzen dira… eta samurtasuna, konplizitatea, irriak…, lekuko bakar batez: bere tokia beti haien ondoan bilatzen duen gizon bat.

Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2019eko urriaren 20tik azaroaren 13ra. Sarrera librea da, eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 14 emanaldirekin gozatzen ahalko dute. Sarrera librea. Gonbidapena jarduera hasi baino ordubete lehenagotik jaso behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartzen ahalko ditu, leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.