MUESTRA19_kilimak


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Sanduzelaiko Civivoxa

HASIERA-DATA

08/11/2019

AMAIERA-DATA

08/11/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan

Zenbatekoa

Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

ARGIBIDE GEHIAGO

Azaroak 8, ostirala. Sanduzelaiko Civivoxa. 20.00. La casa de la fuerza. Kilimak Teatro taldea. Egilea: Angélica Liddell. Antzerki garaikidea. 70 minutu. Helduei zuzendua.

“Gizonek eta emakumeek norberari debekatzen diotenean amodiogatik sufritzea, orduan ez dut gizakion multzokoa izan nahi izanen (gehiago izanen dira fusilamenduak eta heriotza-kondenak, ugariagoa, gosea eta egarria)” Angelica Liddell. Agertokian, Carol, Inma eta Itziar. Hiru aktore, mundu guztiak bezala amodioagatik sufritu dutenak. Zer da amodioa? Zer da sufritzea? Sufritu eta gero berriz ere ez maitatzea? Eta beraiek eszenatokian agertzen dira. Bere mina agertzen dute, bere dolua, bere sufrimendua desamodioagatik. Eta bakoitzak bestela egiten dio aurre. Desamodiozko hiru istorioek, baina, zera dute elkarrena: indarkeria. Beste estatu batera joaten ahalko dira? Ahazten ahalko dute mina, indarkeria? Maiteko al dute? Agian Mexikora joanda. Mexikon dena konpontzen baita. Hortaz, onena horra joatea, bertako hondartza xarmagarriez, beroaz, piramideez gozatzera… Eta Mexikora doaz. Agertokian behintzat. Bertan topatzen dutenak, baina, ez dauka zerikusirik amesten zutenarekin. Hobe, bada, itzultzea. Antzezlanean bidaia bat egiten dute aktoreek ikusleekin batera, bidaia Mexikora, bidaia doluaren urtaroetan barna, zaurgarritasunetik ahalduntzera, edo alderantziz ote?

Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2019eko urriaren 20tik azaroaren 13ra. Sarrera librea da, eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 14 emanaldirekin gozatzen ahalko dute. Sarrera librea. Gonbidapena jarduera hasi baino ordubete lehenagotik jaso behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartzen ahalko ditu, leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.