MUESTRA19_Mutis por el foro


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Mendillorriko Civivoxa

HASIERA-DATA

06/11/2019

AMAIERA-DATA

06/11/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan

Zenbatekoa

Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

ARGIBIDE GEHIAGO

Azaroak 6, asteazkena. Mendillorriko Civivoxa. 20.00. La bombilla que flota. Mutis por el Foro taldea. Egilea: Woody Allen. Álvaro Dawid de Veraren bertsioa. Drama. 75 minutu. Edozein adinetako ikusleendako.

1945. urtean gaude, New York-eko Brooklyn auzo enblematikoaren alderik pobreenean dagoen apartamentu batean, eta hor Pollack familia bizi da. Gerra amaitu berritan, bestelako arazoak sortzen dira, denei eragiten dietenak, eta Pollack familia ez da horietaz libratuko. Etxeko egoera ekonomiko larriak kezkatua dauka Enid –Paul eta Steve mutikoen ama eta Maxen emaztea–. Senar aldartetsuak, baina, familiak gehien behar duenean lagundu ordez maitale batekin ematen du ahal duen denbora gehiena, bera baino askoz gazteagoa den neska batekin, zeini era askotako opariez atsegin ematen baitio. Paul seme nagusia –hitz-motela eta zalantzatia– hartzen du jomuga istorioak; izan ere, zorigaiztoko giro honetan, amets egiten du ospe handiko ilusionista bilakatzen dela, nahiz eta haren senideek uste izan denbora galtzea baino ez direla darabiltzan magia-trukoak eta -trepetak. Pentsamolde hori, baina, aldatu egiten da, Enidek Jerry Wexler ikuskizunen munduko gizona ezagutzen duen egunean, mutikoarengan interesa agertuta Pollack-tarren apartamentura joanen baita mutikoaren talentua ebaluatzera. Lortuko al du Paulek zailtasunak gainditu eta bere ametsa errealitate bilakatzea?

Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2019eko urriaren 20tik azaroaren 13ra.  Sarrera librea. Gonbidapena jarduera hasi baino ordubete lehenagotik jaso behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartzen ahalko ditu, leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.