MUESTRA19_Primera fila y centrado


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iturramako Civivoxa

HASIERA-DATA

02/11/2019

AMAIERA-DATA

02/11/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan

Zenbatekoa

Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

ARGIBIDE GEHIAGO

Azaroak 2, larunbata. Iturramako Civivoxa. 20.00. Al menos no es Navidad. Primera Fila y Centrado taldea. Egilea: Carles Alberola. Umorea. 80 minutu. Helduei zuzendua.

Emakumeak protagonista dituen istorio bat, zahartzaroa, abandonua eta adiskidetasuna hizpide dituena. Eta hori dena, hartu-eman distiratsuekin, halako bizigura positibo eta dibertigarria helarazita. Bi emakume zahar, itxuran bizitza kontrakarrean ulertzen bide dutenak, baina, azken finean txanpon bereko bi aldeak direnak. Laburbilduz, bi pertsonaia maitagarri, bizizale eta kontraesanez beterik. Baldinbaitere lagungarri izanen ahal zaigu, Serratek kantatzen duen bezala gure zaharrak ez ditzagun bihurtu “mamu oroimendunak”. Ulertuko bagenu “denok daramagula zahar bat gure baitan”.

Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2019eko urriaren 20tik azaroaren 13ra.  Sarrera librea. Gonbidapena jarduera hasi baino ordubete lehenagotik jaso behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartzen ahalko ditu, leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.