MUESTRA19_Speculum vitae


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Sanduzelaiko Civivoxa

HASIERA-DATA

09/11/2019

AMAIERA-DATA

09/11/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan

Zenbatekoa

Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

ARGIBIDE GEHIAGO

Azaroak 9, larunbata. Sanduzelaiko Civivoxa. 20.00. Entreentremeses. SPECULUM VITAE taldea. Egilea: Pablo Blanco. Antzerki garaikidea. 70 minutu. Helduei zuzendua.

Sartu eta ikusi, gozatu iragankorraren labur xarmagarriaz, nahas zaitezte gure proposamenetan eta atsegin hartu behinola herrikoia izan eta gero eszenatokitik ia erbesteraturik entremes generoa izan den eta oraindik denaren pieza zoragarriekin. Oihala gora! Sultanaren hirak: Orcanor jeneralaren garaipen militarrek balizko estatu-kolpearen beldurra eragiten diote sultanari. Susmoak eta boterea galtzeko beldurrak zoritxarrezko ondorioak dakartzan eromen-espiral batera daramate. Erretratu hiztuna: Leandro maitatuaren faltan, Isabel ezkontzekotan dago Casandro bere tutorearekin, zeina bere maitearen osaba ere baita. Casandro, baina, ez da fio Isabelek emandako ezkontza-hitzaz eta etxean ezkutatzen da gaztearen benetako sentimenduak egiaztatu nahian, bidaia batera zihoala plantak eginda.

Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2019eko urriaren 20tik azaroaren 13ra. Sarrera librea da, eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 14 emanaldirekin gozatzen ahalko dute. Sarrera librea. Gonbidapena jarduera hasi baino ordubete lehenagotik jaso behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartzen ahalko ditu, leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.