Textos_teatrales


LEKUA

Nafarroako Antzerki Eskola

HASIERA-DATA

09/05/2019

AMAIERA-DATA

22/07/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak elkarrekin antolatzen duten Haurrendako Antzerki-testuen Lehiaketa XXVIII. ediziora iritsi da aurten. 2.500 euroko diru-sari bakarra ezarri da, modalitate bakoitzeko (gaztelania eta euskara). Modalitate bakoitzeko lan bat baino gehiago sarituz gero, sariaren zenbatekoa egileen artean hainbanatuko baita. Lanak Nafarroako Antzerki Eskolan aurkeztu behar dira (San Agustin kalea 5. 31001 Iruña), uztailaren 22ra arte.

Lehiaketan 16 urtetik gorakoek parte hartzen ahalko dute. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaragabeak, eta ezin izanen du testu bera bi modalitateetan aurkeztu. Lanak lerro artean tarte bikoitza utzirik idatzi behar dira, eta hiru kopia igorriko dira, gutunazal itxi batean sartuta, non egilearen egilearen izenordea paratuko den, bai eta “Haurrendako Antzerki Testuen XXVIII. Lehiaketa” leloa ere. Aipatutako gutunazalaren barruan beste gutunazal itxi bat sartuko da, eta bertan ondoko datuak: egilearen curriculum labur bat, NANaren fotokopia, eta aitorpen idatzia, non adieraziko baita aurkeztutako lana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo lehiaketatan saririk jaso.

Epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du, eta kategoria bakoitzeko epaimahaia –euskarazkoa eta gaztelaniazkoa– hiru pertsonek osatuko dute. Testuak aukeratzeko, besteak beste honako hauek hartuko dira kontuan: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea. Obraren ekoizpena garestiegia edo zailegia bada, antolakuntzak testua ez taularatzeko eskubidea hartzen du. Epaia irailean emango da.