Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ekitaldiak

Maiatza
26
Ekaina
7

Online erakusketa. Fosforoaren seme-alabak. Argazki-erakusketa, Silvia Ayerra eta Imanol Pinto. Indotxinaren bihotzerako bidaia. Laos eta Kanbodiako errealitatea ezagutarazteko argazki-proiektua. Vietnamgo gerraren zuzeneko eta zeharkako ondorioak jasaten dituzten bi herrialde dira. Laos, bere lurraldean oraindik ustiatu gabe dauden baina hiltzen jarraitzen duten milioika bonbek eragiten duten hondamendia jasoz. Kanbodia, Jemer Gorriek eragindako genozidio beldurgarritik berreskuratzen jarraitzen duena. Eta Bangkok, herrialde horietako milaka migratzaile hartzen dituen hiri erraldoia. Silvia eta Imanolek beren proiektuaz diotenez: “Fosforoaren seme-alabak … Racimo eta napalm ponpen oinordekoak dira … Gaur egun Laosen eta Kanbodian aurrera ateratzen den jendea da, edo Bangkokeko labirintoan hasten dena bizitza irabazteko.

Apirila
26
Ekaina
14

Apirilaren 26tik aurrera, familiarteko lantegiak abiatuko dira ‘Bakarrik dago inork behatzen dion hori’ erakusketarekin jolasteko eta elkarri eragiteko. Erakusketak Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako funtsen hautaketa bat biltzen du. Familiarteko lantegiak erakusketak heltzen dien gaiei ekin eta lantzeko aukera bat dira, familiartean partekatzeko ariketa praktikoetatik abiatuta. Hala, konfinamendu-egun hauetan familiartean ikastea eta gozatzea bilatzen da.
Webgune honen bidez lantegi bakoitzaren proposamenak eta dinamikak helaraziko dituzte, igandero, 11:00etan. Lantegien egutegia: Apirilak 26. Maiatzak 3, 10, 17, 24, 31. Ekainak 7 eta 14.
Egizu bat lantegiekin banner honen gainean bertan klik eginez, igandeetan, 11:00etan.

Ekaina
5
Ekaina
21

Idoia Gastón -argazkia-. ‘Giza begirada mundura/Una mirada al mundo’. Argazki-erakusketa. Idoia Gastón freelance erredaktorearen argazki-sorta, argazkigintzaz eta bidaiez liluratuta. Giza begirada erakusten duten argazkiak, munduko hainbat tokitako errealitateak. Pertsonak dira protagonistak.

Ekaina
2
Ekaina
21

Ziudadelako aretoek berriz zabalduko dituzte ateak ekainaren 2tik aurrera, betiere konfinamendu-prozesuak eskatzen dituen osasun-segurtasuneko neurriak hartuta. Bolborategia, Arma Aretoa, Mistoen Eraikina eta Labea, lau eraikin horiek zabalduko dira, eta fase bakoitzerako ezarri diren edukiera-mugak zainduko dituzte, sarbideetan tenperatura-kontrola egiteaz gain. Maskara jantzita joan beharko da, barnealdean segurtasun-tarteak gorde beharko dira eta eskuak desinfektatzeari buruzko gomendioak bete; horretarako, gel hidroalkoholikoa egonen da bisitarien eskura. Ziudadelak estalpeko 2.167 m2 ditu erakusketetarako, eta, horrez gain, beste gune batzuk ere baditu inguruko belardietan, guztiak elkarrekin lotuta; izan ere, arteari eskainitako hiriko guneri handienetarikoa da. Ekainaren 2tik aurrera, guztira sei erakusketa egonen dira ikusgai; horietako batzuk konfinamendua baino lehenago zabaldu ziren eta orain berriz ere bisitatu daitezke, eta beste batzuk laster inauguratuko dira. Areto guztiak sasoi honetako ohiko ordutegian egonen dira zabalik: 18:00etatik 20:30era, asteartetik ostiralera; 12:00etatik 14:00etara eta18:00etatik 20:30era, larunbatetan, eta 12:00etatik 14:00etara, igandeetan eta jaiegunetan.

Apirila
1
Ekaina
21

Ziudadelako lorategiak “Del valle de Araiz a la Ciudadela de Pamplona” Juan Gorriti artistaren erakusketa hartuko du ekainaren 21ra arte.

Abendua
20
Ekaina
21

Mikel Belascoainek Ziudadelako lorategietan jarriko du ikusgai POEMA lana, ekainaren 21ra arte. Kolore eta olerkiz beteriko bost pieza dira, eta horietako bakoitzak muturrera eramandako emozio bat irudikatuko du.

Ekaina
4
Uztaila
19

Mayte Vélaz Sanchak Mistoen eraikineko beheko solairuan izanen du erakusgai, uztailaren 19ra arte, ‘Abiada hartu, salto egin eta besarkada bat eman’, haren ekoizpen artistikoaren bilakaeran barnako ibilbidea, adierazpide, formatu eta material ezberdinak uztartzen dituena. Izan ere, margolanak, eskulturak, marrazkiak, objektuak, esmalteak eta bideo bat ikusten ahalko dira, besteak beste. Sormen-lanak zoruan, hormetan eta paneletan paratu dituzte, batzuetan bata bestearen gainean.

Ekaina
4
Uztaila
19

Imanol Bengoetxea, artista izeneko erakusketa Mistoen Eraikinean bisitatu daiteke datorren uztailaren 19ra arte. Erakusketa monografiko bat da Barasoaingo artista argitaragabe eta desagertu horren lanaren inguruan, zeina, 1994an egilea zendu zenetik, familiaren etxeko sotoan gordeta egon baita. Biziki sortzailea, berritzailea eta artega izaki, Bengoetxeak ez zuen prestakuntza arauturik jaso; ostera, bere baliabide propioez ikasi zuen, eta haren nortasun eta izaera indartsua ezaugarri espresionista eta sinboliko nabariak dituen obran utzi zuen islaturik. Kolorea, keinua eta materia dira protagonista erabatekoak. Giza irudiaren bidez, hori baita haren leit motiva eta ekoizpenaren ardatza, bere barne-unibertsoa erakusten du.

Apirila
1
Uztaila
26

Ziudadelako Bolborategian ‘Javier Mina: Fusión’ erakusketa uztailaren 26ra arte bisitatzen ahalko da da ikusgai. ‘Fusioa’ erakusketa: Javier Mina artistaren begirada artega islatzen duten 20 argazkiren uztartzea, triptiko, diptiko eta paneletan multzokaturik daudenak. Ibiltzearen ekintzatik sortutako proposamen artistikoa da, ñabardura hutsal eta garrantzirik gabeko tokiei adi egindako joan-etorrietatik. Egilearen begirada pertsonala da, eta haren bidez zati bisualak uztartu eta emaitza ia piktorikoak lortzen ditu, testura sorta zabalak baliaturik, abstrakziora gerturatzen den multzoa osatzeko. 

Maiatza
15
Abuztua
31

Eskuragarri dago, jada, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako artelanez osatutako ‘Bakarrik dago inork behatzen dion hori’ erakusketaren katalogoa. Begirada berri bat udal-bildumari Luisa Fernanda Lindo (Peru) eta Sergio Jair Méndez (Mexiko) komisarioen eskutik. Katalogoak erakusketaren filosofiaren berri ematen digu komisarioen gogoeten bidez, eta obra bakoitzaren irudi bat zein egileen curriculum labur bat erantsi ditu. Estudio Key agentziak diseinatu eta maketatu du. www.pamplonaescultura.es webgunean kontsultatzen ahal duzu.

Itzuli edukiaren hasierara