Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketak

ZIUDADELAKO BOLBORATEGIA

Telefonoa
948420975
E-posta
ciudadela@pamplona.es
Helbidea
Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña

ORDUTEGIA

URRITIK – APIRILERA
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:00-20:30
Igandeak eta jaialdiak: 11:30-13:30. Astelehenetan, itxita.
MAIATZA ETA EKAINA
Asteartetik ostiralera, 18:30 – 21:00.
Larunbatetan, 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00.
Igande eta jaiegunetan, 12:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita.
UZTAILA, ABUZTUA ETA IRAILA
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:30 – 21:00.
Igandeak eta jaialdiak: 11:30 – 13:30. Astelehenetan, itxita.

ASTE SANTUAN:
Ostegun, ostiral, igande eta astelehenetan, 12:00etatik 14:00etara.
Larunbatetan, 18:30etik 21:00etara.
GABONETAN:
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an: itxita – Asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era.
Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan, itxita.

INSTALAZIOAK

Aretoak, guztira, 149,48 metro koadro ditu: 20,20 m luze x 7,40 m zabal. DM egurrezko panel jarraitu bat dago instalaturik, perimetro osoan zehar finkatua metalezko egitura baten gainean, hormatik 50 cm ingurura. Panela 2,4 m altu da, eta altuera horretatik gora horma kurbatu egiten da, ilargi-erdi bat osatuz. Guztira, 55 metro lineal ditu erakusketa-panelak, eta horri 2,40 x 3 m-ko hiru modulu gehitu behar zaizkio.

ARGIBIDE GEHIAGO

Eraikin historikoa da, bolborategia izateko diseinatua. 1694. urtean eraiki zuten. Solairu laukizuzena dauka, adreilu trinkozko kanoi-ganga batez hornitua. Eraikina harriz eta adreiluz egina dago. Solairuak bat egiten du kalearen sestrarekin. Sarbidea ate bakar batean dago hegoaldean. Zorua antzinako adreilu trinko eta porotsuzkoa da. Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.

Itzuli edukiaren hasierara