Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketak

ZIUDADELAKO LABEA

Telefonoa
948420975
E-posta
ciudadela@pamplona.es
Helbidea
Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña

ORDUTEGIA

URRITIK – APIRILERA
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:00-20:30
Igandeak eta jaialdiak: 11:30-13:30. Astelehenetan, itxita.
MAIATZA ETA EKAINA
Asteartetik ostiralera, 18:30 – 21:00.
Larunbatetan, 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00.
Igande eta jaiegunetan, 12:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita.
UZTAILA, ABUZTUA ETA IRAILA
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:30 – 21:00.
Igandeak eta jaialdiak: 11:30 – 13:30. Astelehenetan, itxita.

ASTE SANTUAN:
Ostegun, ostiral, igande eta astelehenetan, 12:00etatik 14:00etara.
Larunbatetan, 18:30etik 21:00etara.
GABONETAN:
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an: itxita – Asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era.
Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan, itxita.

INSTALAZIOAK

Aretoa espazio zirkular bat da, diametroko 10 m eta altuerako 8,90 m dituena. Guztira, 78,50 metro koadro dira. Aretoan ez dago panelik. Dibidieta elektriko bat dauka instalaturik, tximinia aldean, pisu gutxiko piezak bertatik esekitzeko.

ARGIBIDE GEHIAGO

Eraikin historikoa da, labea izateko diseinatua. 1644an bukatu zituzten lanak. Malko itxurako solairua dauka, eta adreilu trinkoko kupula bat, erdiko aldean tximinia bat duena. Eraikina harriz eta adreiluz egina dago. Zorua Ezkabako harriaz egindako galtzada-harriekin osatua da. Solairuak bat egiten du kalearen sestrarekin, eta bi ate ditu sarbide gisara. Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.

Itzuli edukiaren hasierara