Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketak

MISTOEN ERAIKINA. BEHE SOLAIRUA.

Telefonoa
948420975
E-posta
ciudadela@pamplona.es
Helbidea
Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña

ORDUTEGIAK

URRITIK – APIRILERA
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:00-20:30
Igandeak eta jaialdiak: 11:30-13:30. Astelehenetan, itxita.
MAIATZA ETA EKAINA
Asteartetik ostiralera, 18:30 – 21:00.
Larunbatetan, 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00.
Igande eta jaiegunetan, 12:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita.
UZTAILA, ABUZTUA ETA IRAILA
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:30 – 21:00.
Igandeak eta jaialdiak: 11:30 – 13:30. Astelehenetan, itxita.

ASTE SANTUAN:
Ostegun, ostiral, igande eta astelehenetan, 12:00etatik 14:00etara.
Larunbatetan, 18:30etik 21:00etara.
GABONETAN:
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an: itxita – Asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era.
Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan, itxita.

INSTALAZIOAK 
Aretoa 5,3 x 33 m-ko bi galeriatan dago banatuta (165 metro koadro erabilgarri bakoitzeko), hau da, guztira 330 metro koadro. 2,25 x 3,67 m-ko 13 panel ditu, 2,25 x 4,06 m-ko 4 panel, eta 4 panel ojibal, 3,2 x 5,3 m-koak. Guztira, 85 metro lineal dira, erakusketa-paneletan.

ARGIBIDE GEHIAGO
Eraikin historikoa da, elikagaien biltegia eta upategia izateko diseinatua.   XVIII. mendearen bukaeran eraiki zuten. Bi solairu laukizuzen irregular ditu, bina nabe gangadunek osatuak; nabeak, bestalde, komunikaturik daude erdiko horman irekitzen diren arku-hutsarteen bidez. Eraikina harriz eta antzinako adreiluz egina dago. Hamar horma-bular ditu mendebaldeko aldean, eta zortzi, ekialdekoan. Beheko solairua erdisoto bat da, kalearen 0 mailatik 1,25 metroan kokatua. Beheko solairu edo erdisotoko bi nabeek gurutzeria-gangak dituzte, eta lehen solairuko nabeek, kanoi-gangak. Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.

Itzuli edukiaren hasierara