Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketak

MISTOEN ERAIKINA

Telefonoa
948420975 /948420960
E-posta
cultura@pamplona.es
Helbidea
Avenida del Ejército, 1. 31002.Pamplona (Navarra)

Iruñeko La Ciudadela itxituran kokatutako eraikina, bi solairuz osatuta dago, erakusketa artistikoak hartzeko. Banakako artisten laginak eta ondare, arte, historia edo arkitekturako erakusketa kolektiboak antolatzen dituzte. Erakusketa hauetarako sarrera doan da.

Eraikin historikoa da, 1680an eraiki zuten. Sala ingeniariak 1720an birmoldatutako eraikin zaharra, beheko solairuan upategi gisa funtzionatzen zuen eta goiko solairuan aleak gordetzeko eta janari biltegi gisa.

Bi solairu laukizuzen irregular ditu, bina nabe gangadunek osatuak; nabeak, bestalde, komunikaturik daude erdiko horman irekitzen diren arku-hutsarteen bidez. Eraikina harriz eta antzinako adreiluz egina dago. Hamar horma-bular ditu mendebaldeko aldean, eta zortzi, ekialdekoan. Beheko solairua erdisoto bat da, kalearen 0 mailatik 1,25 metroan kokatua. Beheko solairu edo erdisotoko bi nabeek gurutzeria-gangak dituzte, eta lehen solairuko nabeek, kanoi-gangak. Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.

EGUNGO ERAKUSKETAK

MAPAMUNDISTAS 2021. URRIAK 24 ARTE

CESAR BARRIO: SÓLO AQUELLO QUE PASA POR TODAS LAS PUERTAS AZAROAK 11 ARTE

ORDUTEGIAK
Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00-20:30. Igandeak eta jaiegunak: 11:30-13:30. Astelehenetan, itxita.

ERAKUSKETA GELEN DIMENTSIOAK

Beheko solairuaren aretoa 5,3 x 33 m-ko bi galeriatan dago banatuta (165 metro koadro erabilgarri bakoitzeko), hau da, guztira 330 metro koadro. 2,25 x 3,67 m-ko 13 panel ditu, 2,25 x 4,06 m-ko 4 panel, eta 4 panel ojibal, 3,2 x 5,3 m-koak. Guztira, 85 metro lineal dira, erakusketa-paneletan.

Lehenengo solairuaren aretoa 5,3 x 33 m-ko bi galeriatan dago banatuta (165 metro koadro erabilgarri bakoitzeko), hau da, guztira 330 metro koadro. Bada nabeen artean igarotzea, lau hutsarte arkudunetan barna. Beheko solairutik eskailera kiribil batean barna igo daiteke. Baditu 2,05 x 1,80 m-ko lau panel, 2,05 x 3,67 m-ko hamabi panel, 2,60 x 4 m-ko bi panel eta 2,05 x 1,1 m-ko bi panel. Panelez gain bi modulu ditu, 3 x 2,15 m-koak. Guztira, 139 metro lineal dira erakusketarako.

Itzuli edukiaren hasierara