Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketak

ZIUDADELAKO MISTOEN ERAIKINA 1

Telefonoa
948420975
E-posta
ciudadela@pamplona.es
Helbidea
Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña

ORDUTEGIAK

URRITIK – APIRILERA
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:00-20:30
Igandeak eta jaialdiak: 11:30-13:30. Astelehenetan, itxita.
MAIATZA ETA EKAINA
Asteartetik ostiralera, 18:30 – 21:00.
Larunbatetan, 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00.
Igande eta jaiegunetan, 12:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita.
UZTAILA, ABUZTUA ETA IRAILA
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:30 – 21:00.
Igandeak eta jaialdiak: 11:30 – 13:30. Astelehenetan, itxita.

ASTE SANTUAN:
Ostegun, ostiral, igande eta astelehenetan, 12:00etatik 14:00etara.
Larunbatetan, 18:30etik 21:00etara.
GABONETAN:
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an: itxita – Asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era.
Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan, itxita.

INSTALAZIOAK
Aretoa 5,3 x 33 m-ko bi galeriatan dago banatuta (165 metro koadro erabilgarri bakoitzeko), hau da, guztira 330 metro koadro. Bada nabeen artean igarotzea, lau hutsarte arkudunetan barna.

Beheko solairutik eskailera kiribil batean barna igo daiteke. Baditu 2,05 x 1,80 m-ko lau panel, 2,05 x 3,67 m-ko hamabi panel, 2,60 x 4 m-ko bi panel eta 2,05 x 1,1 m-ko bi panel. Panelez gain bi modulu ditu, 3 x 2,15 m-koak. Guztira, 139 metro lineal dira erakusketarako.

ARGIBIDE GEHIAGO
Eraikin historikoa da, elikagaien biltegia eta upategia izateko diseinatua. XVIII. mendearen bukaeran eraiki zuten. Bi solairu laukizuzen irregular ditu, bina nabe gangadunek osatuak; nabeak, bestalde, komunikaturik daude erdiko horman irekitzen diren arku-hutsarteen bidez. Eraikina harriz eta antzinako adreiluz egina dago. Hamar horma-bular ditu mendebaldeko aldean, eta zortzi, ekialdekoan. Beheko solairua erdisoto bat da, kalearen sestratik 1,25 metrotik behera kokatua. Beheko solairu edo erdisotoko bi nabeek gurutzeria-gangak dituzte, eta lehen solairuko nabeek, kanoi-gangak. Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.

Itzuli edukiaren hasierara