Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Lehiaketak

2020ko IRUÑEKO GAZTE LITERATUR LEHIAKETAK AURKEZTEKO EPEA LUZATZEN DU

Gaztediaren Etxea
06/03/2020 - 15/06/2020
EKAINAREN 15a ARTE
OINARRIAK KONTSULTATU

2020ko Iruñeko gazte literatur lehiaketak aurkezteko epea luzatzen du. Lanak ekainaren 15a bitarte aurkezteko epea luzatzen du Gaztediaren Etxeko Gazteendako Argibide Bulegoan (Zangoza k., 30), eta bizitokia edo ikastetxea orain Iruñean duten gazteek hartzen ahal dute parte. Poesia eta narrazio laburra dira bi sari-modalitateak, bai gaztelaniaz bai euskaraz, eta horietarako bi kategoria ezarri dira: 14 eta 16 urte bitarteko gazteak (biak barne), eta 17 eta 18 urte bitartekoak (biak barne).

Hona modalitate eta kategoria bakoitzari dagozkion sariak: Lehen saria: 300 euro; Bigarren saria: 200 euro; Hirugarren saria: 150 euro; eta Accesitak: 100 euroko bi sari.

Iruñeko Udalaren Gazteendako Literatur Lehiaketak 30 urte eginen ditu aurten. Edizio honetan Udalak jauzi digitala egin nahi izan du; horrek obra eta egile gehiagori ‘lekua’ egiteko eta sortzaileen lanei hedapen zabalagoa emateko aukera areagotzen du; izan ere, aldizkariaren kasuan 300 ale argitaratzen ziren, baina web-orriak ez du horrelako mugarik. Horrela bada, 2019ko ediziotik aurrera saritutako lanak pdf formatuan aurki daitezke www.letrajoven.com (gaztelaniaz) eta www.letragaztea.com (euskaraz) webguneetan, berariaz diseinatu baitira ordenagailuz nahiz gailu mugikor bidez intuitiboki eskuratu ahal izateko.

IRUÑEKO GAZTEENDAKO XXX. LITERATUR LEHIAKETA. 2020. URTEA

Itzuli edukiaren hasierara