Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Lehiaketak

CONVOCATORIA DE SUBVENCIONES PARA ACTIVIDADES CULTURALES

 Iruñeko Udalak ireki du epea dirulaguntzerako deialdia, 2020an kultur jardueraei zuzendutako eskaerak aurkezteko.  Eskabideak aurkezteko epea urriaren 17an amaituko da. Eskabideak aurkeztu daitezke Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, erregistro osagarrietan edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Deialdiaren xedea: Pertsona fisiko zein juridikoei dirulaguntzak emateko araubidea arautzea, Iruñean, 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte kultura eta artea hedatzeko edozein adierazpenmotatako jarduerak antolatzea eta egitea bultza dezaten. Bereziki honako hauei zuzentzen zaie: arte eszenikoen jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, topaketak eta lehiaketak; musika-zikloak eta topaketak; lantegiak; Jaialdiak eta hitzaldi-zikloak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforumak; liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, espezialitate eta euskarri guztietan, eta kultur zein arte izaera duen beste edozein jarduera.

Deialdiaren helburua: Iruñean kultur edota arte jarduerak egitea eta haien programazioa bultzatzea, udal-erakundeek hirian antolatzen dituztenen osagarri edo horiek ordezteko, hartara lagunduta herritarren bizi-kalitateak hobera egin dezan. Salbuespenez, eta COVID-19ak eragindako osasun-krisia kontuan harturik, 2020ko deialdi honetan aipatu kultur adierazpenen programazioak sustatzeko ekimenaren barruko gastuak onartuko dira nahiz eta jardueraren bat alarma-egoerarengatik edo osasun-krisiaren ondorioengatik azkenik ez gauzatu.

Itzuli edukiaren hasierara