Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Euskara

EGILE BERRIENTZAKO XXXI. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA. 2021

Iruñeko Udalak egile berrientzako 2021eko XXXI. euskarazko literatur lehiaketarako deia egiten du, norgehiagokako araubidean. Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Sari modalitateak: poesia eta narrazioa.

Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako: lehen saria: 2.500 euro. Bigarren saria: 1.000 euro. Hirugarren saria: 500 euro eta 250 euroko lau aipamen, gehienez ere. Epea urriaren 22an amaituko da. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek. Egileek beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo argitalpen kolektiboetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

Parte-hartzaileek beren lanak eta datuak aurkeztu beharko dituzte parte hartzeko. Horretarako, inprimaki bat bete beharko dute, eta botoi honen bidez sartu beharko dute:

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta honako hauek osatuko dute:

Itzuli edukiaren hasierara