Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Lehiaketak

ERRONKA PARTIZIPATIBOA: SENDABELARREKIN EGINDAKO ERREZETAK

IRUÑA BERDEA DA udal-proiektuak lehen ERRONKA PARTIZIPATIBOA abiatu du, hiriaren eta bertako ondare natural eta kultural material zein immaterialaren ezagutza sustatzeko. Erronka honek herritarrak animatuko ditu sendabelarrekin egindako errezeta bat aurkeztera, urriaren 13tik azaroaren 21era, eta horrela 0Kmko produktu ekologikoen saski baten zozketan sartuko dira. Errezetan, sendabelarrak protagonista izan beharko dute, hala erabilera gastronomiko zein kosmetiko nola terapeutikorako.
Erronkan parte hartzeko errezeta bat idatzi behar da, sendabelarrekin, eta irudi bat erantsi, hori ilustratzeko. Aukeran, azalpen-bideo bat ere grabatu daiteke, errezetei loturiko istorio edo kontakizunekin, errezeta prestatzeko prozesua komentatuz, etab. Errezetak eta irudiak participacion@redcivivox.es helbidera bidali beharko dira. Errezeta bat baino gehiago bidal daitezke, euskaraz zein gaztelaniaz.
Mezuan, errezetarekin batera (irudia eta testua), eta, halakorik bada, bideoarekin batera, honako datu hauek eman beharko dira: Parte-hartzailearen izen-abizenak eta adina; helbide elektronikoa; edukia lagatzeko baimena, egin daitekeen hedapenerako (deskargatu hemen, bete eta mezuan erantsi), eta, azkenik, adierazi errezetaren eta irudiaren (eta bideoarena, baldin badago) egile gisa identifikatuta agertu nahi duzun.

Hala errezeta eta argazkia nola bideoa (hautazkoa) participacion@redcivivox.es helbidera bidali behar dira, gaian “errezeta” hitza jarrita.
Zozketa: Parte-hartzaile guztien artean 0Kmko produktu ekologikoen saski bat zozketatuko da. Zozketa 2020ko abenduaren 10ean eginen da. Zozketaren emaitza emailez jakinaraziko zaio irabazleari, eta sare sozialen bidez ere zabalduko da.
Erakusketa: Argazkien bitartez, argazki-erakusketa bat eginen dugu, eta hori online bisitatzen ahalko da www.pamplona.es/pamplonaesverde webgunean, behin argitaratuta. Gainera, errezetarik onenak Kultura, Turismo eta Ingurumen Hezkuntzako sare sozialetan argitaratuko ditugu: @pamplonaescultura /@irunakulturada, @educacionambientalpamplona y @visit_pamplona

PARTE HARTZEKO ERRONKAK

“Iruña berdea da” aire zabaleko jardueren programazioa da, era askotako jendeari zuzendua, eta xede dauka ingurune seguruetan behar den ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatzea. 15 jarduera eginen dira irailaren 15etik azaroaren 21a arte eta 2 erronka helarazten ditu herritarrentzat hiriaren alderdi enblematikoei buruz. Gehiago jakin nahi izanez gero, deitu Ingurumen Hezkuntzako Lantaldera 948 420 984 telefonoan astelehenetik ostiralera, 8:00:etatik 15:00etara edo Ingurumen Hezkuntzako Museora 948 14 98 04 telefonoan asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00ak arte.

Iruñeko lorategi eta berdegune nagusietan aisialdirako programan informazioa eta izena ematea bizikleta ibilaldiekin, hiriko zuhaitz zahar eta berezietara bisitak, Ezcaba mendira ibilbidea, ornitologia jarduera, sendabelarren tailerra edo bisitak parke historikoak, https://www.pamplona.es/pamplonaesverde, webguneren bidez.

Itzuli edukiaren hasierara