Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Lehiaketak eta sariketak

SORMEN ARTISTIKOKO PROIEKTUEN V. LEHIAKETA

Iruñeko Udalak ‘2021eko sormen artistikoko proiektuak sustatzeko V. Lehiaketarako’ deia egin du, eta horren bidez 3.000 euroko hamar sari emanen ditu proiektu kulturalak egin aurreko ezinbesteko urrats gisa sormenaren aldeko apustua egiten duten proiektuentzat. Deialdiaren helburua da sormen-jarduera sustatzea, eta hautagaitzak urriaren 28ra bitarte aurkez daitezke.

Laguntza hauek sormena sustatzera bideraturik daude, hori aurrez egin beharreko ezinbesteko pausoa baita kultur proiektuak gauzatzeko. Honako ikerlan-proposamen hauek izan daitezke dirulaguntzen xedea: hasierako ideia, hipotesia edo kontzeptutik abiatuta proiektu baten interesa, originaltasuna edo egokiera aztertzera bideraturik daudenak, edo gero produktu edo prozesu artistikoa bihurtzeko proiektuek duten bideragarritasuna neurtzera bideratutakoak.

Aurtengo berrikuntza nagusia da parte-hartzaileek Iruñean jaio edo erroldatuta egon behar dutela lehiaketara aurkezteko unean. Taldeka lehiatuz gero, gutxienez parte-hartzaileen % 50ek bete beharko dute baldintza. Oinarriak irailaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira, 227. zenbakian, eta udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Arte eszeniko eta performatiboak, arte plastikoak, musika-arteak, literatur arteak, ikus-entzunezko arteak eta kulturaren bestelako adierazpen artistikoak

Deialdi honen baitan sartzen diren proiektuak sei modalitatetan banatzen dira: aste eszeniko eta performatiboak, arte plastikoak, musika-arteak, literatur arteak, ikus-entzunezko arteak eta kulturaren bestelako adierazpen artistikoak. Parte-hartzaile bakoitzak modalitate bakar bat aukeratu beharko du bere proiektua aurkezteko. Diziplina anitzeko proiektu baten kasuan, hari hobekien lotzen zaion modalitatea aukeratu beharko da.

Ezin izanen dira aurkeztu Udalaren beste deialdiren batean diruz lagundutako proiektuak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar baitute. Sormen-artelanak bai gaztelaniaz bai euskaraz aurkeztu daitezke.

Epaimahaiak, batetik, aurkeztutako proposamenaren balio estetikoa baloratuko du, kontuan hartuta proiektuaren aurkezpenaren koherentzia eta argitasuna. Modu positiboan puntuatuko da, halaber, proiektuaren originaltasuna eta izaera berritzailea, hizkuntza artistikoen eta horiek hedatzeko moduen garapenari eta berrikuntzari dagokienez. Azkenik, kontuan hartuko da proiektuak lurraldean duen inpaktua, proposamenak Iruñean duen eragina baloratuz.

Itzuli edukiaren hasierara