Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Lehiaketak

2020ko SANFERMINETAKO KARTEL-LEHIAKETAREN ETETEA

2020ko sanferminetako kartel-lehiaketa eten egin da 2020ko maiatzaren 15eko udal-ebazpenaren bidez, zeinak “amaitutzat jotzen baitu 2020ko sanferminetako kartela iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa, gerora etorritako ezintasun materialagatik, festak eten egin baitira Covid-19aren pandemia dela eta”.

Ebazpenak jasotzen du lehiaketa horretan parte hartzeko aurkeztutako eskaerak ez direla onartuko, eta Kulturako Alorretik jakinarazi da aurten aurkeztutako kartelak berriz ere 2021ean lehiatu ahalko direla (hurrengo lehiaketako oinarrietara egokituta), ez baitira ez ikusi ez baloratu, obrak aurkezteko fasean eten baitzen lehiaketa.

Bai aurkeztutako kartelen irudiak bai parte-hartzaileen datuak automatikoki ezabatuko dira lehiaketaren plataformatik eta udal-zerbitzaritik, 2020ko sanferminetako kartelaren lehiaketako 5. oinarrian jasota dagoenarekin bat. estak.

Mila esker kartel bat aurkeztu duten parte-hartzaile guztiei. Datorren urtean berriz ere lehiatzea espero dugu, kartel horrekin berarekin edo proposamen berri batekin.

EBAZPENA

RCI 15-MAY-20 (1/CI). SANFERMINETAKO KARTEL LEHIAKETAREN PROZEDURAREN AMAIERA, OBJEKTUAREN GERORA ETORRITAKO EZINTASUNAGATIK

RCI 15-MAY-20 (1/CI)
«IKUSIRIK espedientean jasotako agiriak, honako hau EBATZI DUT:

1.- Amaitutzat jotzea 2020ko sanferminetako kartela iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa, gerora etorritako ezintasun materialagatik, festak eten egin baitira Covid-19aren pandemia dela eta

2.- Lehiaketan parte hartzeko aurkeztutako eskaera guztiak ez onartzea gerora etorritako ezintasun materialagatik; hots, kartelak festak iragarri behar zituen eta 2020ko sanferminak eten egin dira.

3.- Aurkeztutako kartelei dagokienez lehiaketa honen oinarrien 5. oinarriaren azkenaurreko paragrafoan adierazitakoa betetzea.

4.- Kultura eta Berdintasuneko Zinegotzi Ordezkariak 2020ko martxoaren 2an (RCI 2-MAR-2020 (5 /RCI)) ebazpen bidez baimendutako gastua, 3.600 euro, baliogabetzea, zeina indarra duen gastuen udal-aurrekontuko 50/33800/480000 aurrekontu-aplikazioaren kargurakoa baitzen.»

Itzuli edukiaren hasierara