ESKAINTZA OSOA







EscuelaArte_CatalinaOscariz3

Urriak

1

Arte eta Lanbideetako Udal Eskola XIX. mendean sortu zen. Irakaskuntza ez arautuak eskaintzen ditu, eta bertan hamasei urtetik gorakoek aukera dute marrazkigintzan eta pinturan trebatzen hasteko. Eskolak Catalina de Oscáriz du izena gaur egun, hala Errenazimenduko pintore iruindar horren nola beste emakume artista askoren omenez.
Bi lan-ildo ditu: ikastaro monografikoak eta lantegiak:
Ikastaro monografikoetara sartzen direnek aukera dute lau marrazketa- eta pintura-ikastarotan parte-hartzeko, jarraian, ikasturte osoan zehar, egunero bi orduz. Ikasturte honetan 66 ikasle daude guztira monografikoetan.
Lantegiek, bestalde, hiru hilabete irauten dute, astean lau orduz egiten dira, txandakako bi egunetan banaturik, eta oinarrizko prestakuntza duten eta arte ezaupideak handitu nahi dituztenei zuzentzen zaizkie. Guztira 240 ikaslek parte hartuko dute ikasturtean zehar lantegi horietan.

Helbidea: Tomás Caballero parkea. Iruña. 948 15 22 83. @escuelacatalinadeoscariz


Catalina de Oscáriz Arte Eskola | Astelehenetik ostiralera: 17:00 - 21:00. |


EscuelaArte_CatalinaOscariz

Urriak

1

Iruñeko Udalak 1827an sortu zuen lehendabiziko Marrazketa-eskola. Aldi berean, Diputazioak Matematika-katedra bat inauguratu berri zuen. Bata bestearen osagarri izan ziren, eta eraikina partekatu zuten, lehendabizi kale Nagusiko 80.ean, eta 1837tik aitzina, San Frantzisko komentua izandakoan. Arte eta Lanbide Eskola 1873an inauguratu zen. Udalak eta Diputazioak arte-irakaskuntzak bateratzea erabaki eta marrazketa-eskola eta Diputazioaren Iruñeko Institutu berria uztartu zituzten. Horiek horrela, egoitza Merkataritza Eskolan –orain Nafarroako Gobernuko Kultura saileko egoitza– eta San Frantzisko Eskolan zegoen. Azken horretan irakasten ziren arte-irakasgaiak, hala nola marrazketa, igeltsu-lanketa eta modelaketa zein hustuketa. Arte eta Lanbide Eskolaren xede nagusia zen bultzada ematea espiritu artistiko eta industrialari, hartara lortuz interesa piztea artearen inguruan, oro har, eta sektore profesional jakin batzuk garatzea. 1890ean ikastetxeak aro berri bati ekin zion, Alondegi eraikinera lekualdatu baitzen. Bertan bizi izan zituen Eskolak unerik gorenak, izen handiko irakasleak eta irakaskuntzen kalitate bikaina lagun. Prestakuntza ematen zen arotzeria, sarrailagintza, zurgintza, zur- eta harri-lanketa, ebaketa eta jantzigintzan. Ikasleak Nafarroa eta Espainiako leku desberdinetatik etortzen ziren. Baina 1917an Diputazioak Eskolari babesa emateari utzi zion, eta zailtasun handiko garaiak hasi ziren orduan.


Catalina de Oscáriz Arte Eskola | Astelehenetik ostiralera: 17:00 - 21:00. |