ALBISTEAK



ZERRENDA





Restauracion_fuente_descalzos2

Urtarrilak

21

Iruñeko Udalak goizean bukatu du esku-hartzea, Noaingo akueduktuari lotutako ur-hornidurarako diseinatu ziren Alde Zaharreko bost monumentu-iturrietako lautan. Zaharberritze- eta mantentze-lanak, zehazki, honako iturri hauetan egin dira: Neptuno haurraren iturria, Kontseiluko plazan; Santa Zezilia, Navarrería kalean eta Errekoleten plazan, horiek guztiak Luis Paret y Alcázarrek XVII. mendean eginak direlarik. Halaber, Descalzos kaleko iturrian ere egin da […]


A* Jesús GarzaronT* Proyecto Land ArteF* 2019_11_19L* Lago de Mendillorri

Azaroak

20

Mendillorriko aintzirako ingurunea atari zabaleko erakusketa-areto bihurtu da gaur goizean. Bertan, auzoko bost ikastetxeetako ikasleek guztira hogei artelan iragankor instalatu dituzte Land Art (paisaia-artea) proiektuaren barruan, ikasleak eta bizilagunak oro har natura zaindu eta errespetatzearen garrantziaz kontzientziatzea bilatzen duen ekimena. Goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, El Lago HLHIP, Mendillorri HLHIP, Elorri IP, Mendigoiti IP […]


Urriak

22

Irabazi-asmorik gabeko hamar entitatek, guztira, jasoko dituzte Iruñeko Udalak eman dituen 218.000 euroak, 2019an Nafarroako hiriburuan arte proiektuak egiteko dirulaguntza-deialdiaren barruan. Deialdi honen hirugarren edizioa da; kultura- eta arte-jarduerak programatu eta gauzatzeko laguntza ematea du helburu, Udalaren ekimenez egiten direnen osagarri gisa. Dirulaguntzak jasotzeko 70.000 euro baino gehiagoko aurrekontuko proiektua eduki behar zen. Entitate bakoitzari […]


ENCUENTROS_ARTE_JOVEN_30ANIV

Urriak

22

Luisa Fernanda Lindoren eta Sergio Jair Méndezen Bakarrik dago inork behatzen dion hori hautatu du Iruñeko Udalak Ber-ikusketak / Begirada berriak Arte Garaikidearen Bildumari 2019ko deialdian, non hautaketa egiten baita, 2017ko edizioaz geroztik, gazteei zuzendutako komisariotza-proposamenen artean. Aurreikusita dagoenaren arabera, hautatuko artelan sorta 2020ko otsailean jarriko da jendaurrean, eta proposamenaren markoaren baitan urte bereko ekainera […]


MuestraTeatroAqui18

Irailak

23

Udalak hasiera eman dio Iruñeko antzerki-talde ez-profesionalei zuzenduta dagoen Hemengo Antzerkiaren XXII. Erakustaldirako deialdiari. Urriaren 2a arte, asteazkenarekin, taldeek beren proposamenak aurkezten ahal dituzte antzerki-ekoizpen zerrenda bat osa dadin, eta horiek Hemengo Antzerkiaren XXII. Erakustaldian antzezten ahalko dira, urrian eta azaroan, Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Eskabideak Udaleko erregistroetan aurkezten ahal dira, edo indarreko legeek […]


Bertsoaroa16_MaddiSarasua_3 noviembre

Irailak

23

Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko alorrak apirilean aurkeztutako dirulaguntzen deialdia ebatzi du, irabazi-asmorik gabeko entitateek euskara sustatu dezaten. Guztira hamalau entitatek aurkeztutako 22 proiekturi eman zaie dirulaguntza. Emandako kopuruak 430 eta 16.000 euro artean daude. Honako hauek izan dira entitate onuradunak: Euskaldunon Biltoki, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Dindaia Fundazioa, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Karrikiri Elkartea, Udako […]


Muestra CINE Y MUJERES_cast

Ekainak

5

Zinemaren eta emakumeen 33. Erakusketa Internazioala ekainaren 7tik 14ra eginen da. Emanaldi guztiak Golem Baiona Zinemetan izango dira. Erakusketa hau IPES Fundazioa eta Golem Zinemak antolatua da, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Informazio gehiago:  http://www.muestracineymujeres.org/2019/