ALBISTEAK



ZERRENDA





Expo_Pedro marco landa

Maiatzak

21

Iruñeko planetarioak (Yamaguchi parkea) ’1-10 elevado a 10′ Pedro Marco Landa artistaren erakusketa hartuko du. Ekainaren 27era arte. Ordutegia: astearteak eta asteazkenak, 10:00 – 14.00. Ostegunak eta ostiralak 10:00 – 14:00 eta 16:30 a 20:00. Larunbatak: 10:00 – 14:00 eta 16:00 a 20:00.


Expo_Sergio de la Fuente

Maiatzak

21

La Mandarra de la Ramos tabernak (C/San Nicolás, 9) CARICATURAS & ILUSTRACIONES Sergio de la Fuente artistaren erakusketa hartuko du. Ekainaren 30era arte.


Expo_IgnaciodeAlava

Maiatzak

13

Nafarroako Argazki eta Zinemako Elkartearen –AFCN– Contraluz galerian (Urrobi errekaren k., 3) egongo da ikusgai Ignacio de Álava artistaren Itzaletik Argira itzultzen gara erakusketa. Maiatzaren 31 arte ikusi ahalko da, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik eta 21:00etara. Erakusketa Jorge Oteiza eskultorearen lanean oinarritutako 14 argazkiz osatuta dago, eta egilearentzat askotariko ondare zabala duen artista hura ezagutzeko modua dira.


Otras_noticias_Danza Vientre

Maiatzak

10

SABEL-DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Maiatzak 11, larunbata, 18:00.etan. Carlos III (Askatasun Plazaren aldean). NABDAk antolatuta.


LEYENDAS COSACAS

Apirilak

8

Heldu den apirilaren 27an, 20:00etan, Baluarten izango da Kondaira kosakoak ikuskizuna. Errusiako Kosakoen Dantza eta Antzerki Talde Estatalak Kondaira kosakoak ikuskizuna eskainiko digu. Ez da dantza-ikuskizuna bakarrik, ezta folklore erakustaldi xumea ere; ez ditugu aurrean izango sekulakoak (edo egundokoak) irudituko zaizkigun trebezia xelebre edo harrigarriak… Kultura-aberastasun ikaragarria duten urrutiko lurraldeetan errotutako sentimendu-uholdea da. Kondaira kosakoak eskuzabaltasun handiko herri baten arimaren erakusgarri da, mendeetan zehar dena eman duenarena, trukean ezer gutxi eskatu gabe, salbu eta beren nortasunari eustea eta Aberriarekiko betebeharra. Sarreren salmenta www.baluarte.com webgunean.


Ciclo documentales Memoria Historica

Apirilak

3

IKUS-ENTZUNEZKOEN I. TOPAKETA MEMORIA DUTEN IRUDIAK Golem Yamaguchi Zineman izanen da apirilaren, 9, 10, 11, eta 12 egunean. Antolatzen du Nafarroako Gobernua – Nafarroako memoriaren institutua eta koordinatzailea Artyco “Memoria duten irudiak” ikus-entzunezkoen I.topaketa honek Memoria Historikoaren inguruko dokumental ezberdinak biltzen ditu, gai ardatzak ondokoak izanik: 1936ko kolpe militarraren ondoren egin ziren Giza Eskubideen urraketen salaketa eta biktimen eta beraien familien memoriaren aldarrikapena. Ziklo honetako dokumentalek luzatzen dituzten begiradek sentimenduz eta gizatasunez betetzen dute gure iragan traumatikoaren oroitzapena eta horrenbeste eta hain bidegabeki sufritu zutenen memoriari erantzuteko lanean kokatzen gaituzte. Memoriarekin, “Memoria duten irudiekin” eraiki ahalko dugu gizarte justuago eta etikoagoa.


Ambigu_cafe_bar

Martxoak

18

Ambigú kafe-tabernak (Rinaldi kalea 15) “En Primavera” Paquita de la Fuenteren eta “Castillos de Navarra” Olga Gutierrez artistaren erakusketa hartuko du. Martxoaren 1etik 31ra. Ordutegia: 9:00etatik a 14:00etara eta 18:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago www.elambigucafebar.com webgunean.