ALBISTEAK



<< ITZULI

948merkatua1

948 MERKATUA 2018




FACEBOOK
TWITTER
EMAIL

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioa Iruñean egingo da azaroaren 21ean, 22an eta 23an. Merkatuak beste egun bat gehitu dio, kolaborazioen mapa finkatu eta handitzearekin batera.

Bigarren edizio honetan, hauek izango dira erakusketa artistikoetarako egoitzak:
•-Baluarte – Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditorioa: 948 PRO, musika eta arte eszenikoen erakusketa artistikoa.
•-Nafarroako Antzerki Eskola, ENT / NAE: Arte eszenikoak.
•-Civivox Iturrama: Arte eszenikoak.
•Civivox Condestable eta Iruñeko kaleak: Arte eszenikoak eta musikak.
•Zentral: Musikak.
•Indara Aretoa: Musikak.
•Joaquín Maya Musika Eskola: Musikak.
•Nafarroako Filmoteka: Zinema eta Telebista.
•Ziudadela – Arma Aretoa: Plastikak.

Bestelako espazio kolaboratzaileak: Nafarroako Museoa, Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Jorge Oteiza Museo Fundazioa, Civican eta Huarteko Arte Garaikidearen Zentroa.

Sarrerak eta akreditazioak

Baluarteko PRO gunera akreditazioarekin sartu beharko da. Herritarrentzat oro har irekitako gainerako guneetan sartzeko, berriz, gonbidapena beharko da. Soilik Filmotekan kobratuko da euro bateko sustapen-prezioa.

Profesionalentzako nahiz artista eta kazetarientzako akreditazioak azaroaren 12ra bitarte azokaren web gunean eska daitezke:www.948merkatua.com. Akreditazioa duten pertsonek azokako gune profesionalean eta programaturiko erakusketa guztietan sartu ahal izango dute.

http://www.948merkatua.com/

Programazio PROFESIONALA

Azaroaren 21 (asteazkena), 22 (osteguna) eta 23ko (ostirala) goizetan, 9:00etatik 15:00etara bitartean, Baluarten gauzatuko dira jarduerak. Gune hori 1.000 profesional baino gehiagorentzako lanerako espazioa izango da eta diziplinen arteko elkarrizketarako topagunea.

Honako arlo hauek izango ditu Baluarte PRO 948 Merkatua guneak:
•Inaugurazio-eztabaida laburra, profesionalei zuzendutako jarduera-multzoaren kontzeptu-esparrua eskaini ahal izateko.
•ICSSen erakunde eta proiektuen standak. 29 stand politika kultural, turismo kultural, diseinu, kudeaketa, prototipo eta abarretarako.
•Lan-eremuak, speed-dating eta networking. Profesionalen arteko topaketa eta lana errazteko eta moldatzeko prestatutako guneak.
•Erakundeen eta profesionalen bilerak Euro-eskualdeko proiektuen, erakunde sektorialen, eta abarren inguruan.
•48 hitzaldi labur. Hitzaldi horietan 20 minutuko tartea ematen da kultur eta sormen industriek gai espezifikoren baten aurkezpena egiteko eta beste 10 minutuko tartea publikoarekin elkarreragiteko.
•Proiektu artistikoen 32 aurkezpen. Aurkezpen labur hauek proiektu artistikoentzat dira. 15 minutuko tartea dute eta izaera dinamikoa eta komertziala.
•Gaikako mintegi 1. Formatu honen bitartez, ideia orokorrak sakontzeko tartea eskaini nahi da. Edizio honetan, mintegia jabetza intelektualari buruzkoa izango da.
•4 tailer. Formatu honen bitartez, sormen eta kultur industriekin zerikusia duten alderdi praktikoak edo pedagogikoak sakondu nahi dira.
•948 Merkatua App profesionala. Aplikazioa soilik akreditazioa dutenentzat da, eta horri esker hitzorduak hitzartu ahal izango dira, akreditatutakoen profil profesionala ezagutu, ibilbide profesionalak egin eta ekitaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko informazio zehatz guztia eskuratu.
•Whisper. Profesionalei frantsesez edo ingelesez ulertzeko aukera eskainiko dieten itzultzaileak.
•Prentsa-eremua

Programazio artistikoa eta edizioa

2018ko edizioan, 948 Merkatua artistikoak diziplina artistiko eta sortzaile ezberdinetako artistak, sortzaileak eta lanak izango ditu, batzorde artistiko profesionalek hautatutakoak; halaber, Euskal Herriak eta Akitania Berriak, gonbidatutako lurralde gisa, egindako proposamenak ezagutzera emango dira.

Azaroaren 21eko (asteazkena), 22ko (osteguna) eta 23ko (ostirala) arratsaldeetan, erakusketak egingo dira. 60 showcase baino gehiago programatu dira: musiken inguruko 30 bat proposamen Joaquín Maya Udal Musika Eskolan, Indara Aretoan, Zentral Aretoan, Civivox Condestablen eta hiriko kaleetan; Arte Eszenikoen inguruko 10 ikuskizun Civivox Iturraman, Nafarroako Antzerki Eskolan eta hiriko kaleetan; Zinemaren eta Telebistaren inguruko 10 ikuskizun Nafarroako Filmotekan; eta Arte Plastikoen inguruko 16 ikuskizun Ziudadelan.

Arte Plastikoen programan, baita ere, bisita gidatuak egingo dira Nafarroako Museoan, Oteiza Museoan eta Nafarroako Unibertsitatea Museoan. Bisita horien helburua da ahalik eta profesional gehien erakartzea eta artista plastikoen eta ikusmen-artisten, galeristen, komisarioen, bildumagileen eta museoekin eta arte-zentroekin lotutako profesionalen artean topagunea sortzea.

Horrez gain, liburu, disko eta beste euskarri batzuen edizioaren 2. azokak, beste behin ere 948 Merkatuarekin batzen denak, azaroaren 20an irekiko ditu ateak, eta irekita egongo da azaroaren 25era (igandera) bitarte. Sarasateko pasealekuan egongo da, eta haren egitarauan, haurrentzako jarduerak, liburuen aurkezpenak edo musika-obren aurkezpenak egongo dira.