ALBISTEAK



<< ITZULI

LEYENDAS COSACAS

KONDAIRA KOSAKOAK IKUSKIZUNA BALUARTEN



APIRILAK 27. 20:00


FACEBOOK
TWITTER
EMAIL

Heldu den apirilaren 27an, 20:00etan, Baluarten izango da Kondaira kosakoak ikuskizuna. Errusiako Kosakoen Dantza eta Antzerki Talde Estatalak Kondaira kosakoak ikuskizuna eskainiko digu. Ez da dantza-ikuskizuna bakarrik, ezta folklore erakustaldi xumea ere; ez ditugu aurrean izango sekulakoak (edo egundokoak) irudituko zaizkigun trebezia xelebre edo harrigarriak… Kultura-aberastasun ikaragarria duten urrutiko lurraldeetan errotutako sentimendu-uholdea da. Kondaira kosakoak eskuzabaltasun handiko herri baten arimaren erakusgarri da, mendeetan zehar dena eman duenarena, trukean ezer gutxi eskatu gabe, salbu eta beren nortasunari eustea eta Aberriarekiko betebeharra. Sarreren salmenta www.baluarte.com webgunean.