ALBISTEAK



<< ITZULI

Expo_IgnaciodeAlava

IGNACIO DE ÁLAVAREN ERAKUSKETA, CONTRALUZ GALERIAN




FACEBOOK
TWITTER
EMAIL

Nafarroako Argazki eta Zinemako Elkartearen –AFCN– Contraluz galerian (Urrobi errekaren k., 3) egongo da ikusgai Ignacio de Álava artistaren Itzaletik Argira itzultzen gara erakusketa. Maiatzaren 31 arte ikusi ahalko da, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik eta 21:00etara.
Erakusketa Jorge Oteiza eskultorearen lanean oinarritutako 14 argazkiz osatuta dago, eta egilearentzat askotariko ondare zabala duen artista hura ezagutzeko modua dira. Oteizaren unibertsoaren barruan, haren eskultura ez figuratiboa eta obraren ikuskera –espazioaren desokupazio gisara– hartu ditu ardatz. Argazki-proiektuak Altzuzan duen eskultura-lanari erreparatzen dio, artistak berak hautatutako argiarekin. Proiektua itzalak eta argiak atzematen saiatzen da, ikusgarria eta ikusezina, segurutzat hartuta Oteizarengan dena dela bilaketa eta ez duela amaierarik.
Ignacio de Álava. Iruña, 1974. Oso gazte hasi zen argazkigintzan bere kabuz trebatzen, formatu kimikoan. Argazkigintza digitalaren etorreraz geroztik eta Carlos Cánovasen lantegi batera joan zenetik hazi egin da egilearen nortasun fotografikoa, bere jardun artistikoa erdigune bihurturik. Bidaiei eta kultur ikuskizunei loturiko argazkigintza landu du, nahiz eta, apurka-apurka, gai abstraktuagoetara bideratzen ari den egitekoa, geometria, testura eta mugimendua bilatuta.
2013tik aitzina, argazki-dinamizatzaile aritu da Iruñeko Zzzz kolektiboaren sorreraren eta kolektiboaren hasierako proiektuaren bitartez: … -(r)en harira. Horren erakusketa ikusgai egon da hala Iruñean nola ondoko probintzietan.