ALBISTEAK



<< ITZULI

APAINDU_JABIER VILLARREAL

JABIER VILLARREALEN ERAKUSKETA APAINDU GUNEAN




FACEBOOK
TWITTER
EMAIL

Jabier Villarreal artistaren lanak Iruñeko APAINDU GUNEAn (Curia kalea, 7-9) daude ikusgai, otsailaren 28ra arte. COSA MENTALE, COSA SENSUALE izenburupean, erakusketak aditzera ematen ditu autoreak Erromaren gainean bere interpretazioa egiteko darabiltzan mapa “mentalak eta sentsualak”. Villarrealek Italiako hiriburuan noraezean egindako ibilaldi mental zein fisikoak paperean egindako bi marrazki handitan islatzen dira (1200 x 110 cm eta 450 x 110 cm), eta horiek erakusketa-gunearekin solastatzen dira, hormak inguratuz. Lan horietarako, Jabier Villarrealek psikogeografia eta noraezaren aita den Guy Debord filosofo eta idazle frantziarraren teorietako erreferentziak hartu ditu, bai eta Francesco Careri arkitekto eta idazle italiarrarenak ere.

Mapa “mentalek” marrazkia eta idazketa dituzte abiapuntu, plano, hitz eta lerroen bidezko grafia deskribatzaileak diren aldetik, eta horiek azkenean mapa “antitestual” bihurtzen dira, grafikoa baizik ez den horretan instalaturik, hitzezko edozein esanahiz gabeturik. Mapa “sentsualak” esperientzia irudikatu eta antzemateko mapak dira, “nahi gabeko” pintura panoramikoaren formatukoak, zori grafikoa ere barne hartzen duelako, adierazpenaz harago.