ALBISTEAK



<< ITZULI

Ciclo documentales Memoria Historica

IKUS-ENTZUNEZKOEN I. TOPAKETA MEMORIA DUTEN IRUDIAK




FACEBOOK
TWITTER
EMAIL

IKUS-ENTZUNEZKOEN I. TOPAKETA MEMORIA DUTEN IRUDIAK Golem Yamaguchi Zineman izanen da apirilaren, 9, 10, 11, eta 12 egunean. Antolatzen du Nafarroako Gobernua – Nafarroako memoriaren institutua eta koordinatzailea Artyco

“Memoria duten irudiak” ikus-entzunezkoen I.topaketa honek Memoria Historikoaren inguruko dokumental ezberdinak biltzen ditu, gai ardatzak ondokoak izanik: 1936ko kolpe militarraren ondoren egin ziren Giza Eskubideen urraketen salaketa eta biktimen eta beraien familien memoriaren aldarrikapena. Ziklo honetako dokumentalek luzatzen dituzten begiradek sentimenduz eta gizatasunez betetzen dute gure iragan traumatikoaren oroitzapena eta horrenbeste eta hain bidegabeki sufritu zutenen memoriari erantzuteko lanean kokatzen gaituzte. Memoriarekin, “Memoria duten irudiekin” eraiki ahalko dugu gizarte justuago eta etikoagoa.