Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Resultados de:

Uztaila
31

Krzysztof Kieslowski zuzendari poloniarrari buruzko zinema-zikloa martxan jarriko da berriz ere Kondestableko ekitaldi-aretoan. ‘Azul’ filmaren proiekzioa (1993, 100 min.). Uztailaren 31 ostirala, 19:30etan. Filma JBAn emanen da. 40 leku daude, eta sartzeko aldez aurretik izena eman behar da, 948212575 telefonoan, jarduera hasi baino ordubete lehenago arte. Bertaratzen diren guztien segurtasuna bermatzeko, zenbait neurri hartu dira: […]

Ekaina
2
Uztaila
26

Ziudadelako aretoek berriz zabalduko dituzte ateak ekainaren 2tik aurrera, betiere konfinamendu-prozesuak eskatzen dituen osasun-segurtasuneko neurriak hartuta. Bolborategia, Arma Aretoa, Mistoen Eraikina eta Labea, lau eraikin horiek zabalduko dira, eta fase bakoitzerako ezarri diren edukiera-mugak zainduko dituzte, sarbideetan tenperatura-kontrola egiteaz gain. Maskara jantzita joan beharko da, barnealdean segurtasun-tarteak gorde beharko dira eta eskuak desinfektatzeari buruzko gomendioak bete; horretarako, gel hidroalkoholikoa egonen da bisitarien eskura. Ziudadelak estalpeko 2.167 m2 ditu erakusketetarako, eta, horrez gain, beste gune batzuk ere baditu inguruko belardietan, guztiak elkarrekin lotuta; izan ere, arteari eskainitako hiriko guneri handienetarikoa da. Ekainaren 2tik aurrera, guztira sei erakusketa egonen dira ikusgai; horietako batzuk konfinamendua baino lehenago zabaldu ziren eta orain berriz ere bisitatu daitezke, eta beste batzuk laster inauguratuko dira. Areto guztiak sasoi honetako ohiko ordutegian egonen dira zabalik: 18:00etatik 20:30era, asteartetik ostiralera; 12:00etatik 14:00etara eta18:00etatik 20:30era, larunbatetan, eta 12:00etatik 14:00etara, igandeetan eta jaiegunetan.

Apirila
1
Uztaila
26

Ziudadelako Bolborategian ‘Javier Mina: Fusión’ erakusketa uztailaren 26ra arte bisitatzen ahalko da da ikusgai. ‘Fusioa’ erakusketa: Javier Mina artistaren begirada artega islatzen duten 20 argazkiren uztartzea, triptiko, diptiko eta paneletan multzokaturik daudenak. Ibiltzearen ekintzatik sortutako proposamen artistikoa da, ñabardura hutsal eta garrantzirik gabeko tokiei adi egindako joan-etorrietatik. Egilearen begirada pertsonala da, eta haren bidez zati bisualak uztartu eta emaitza ia piktorikoak lortzen ditu, testura sorta zabalak baliaturik, abstrakziora gerturatzen den multzoa osatzeko. 

Uztaila
24

Krzysztof Kieslowski zuzendari poloniarrari buruzko zinema-zikloa martxan jarriko da berriz ere Kondestableko ekitaldi-aretoan. ‘Blanco’ filmaren proiekzioa (1994, 92 min.). Uztailaren 24 ostirala, 19:30etan. Filma JBAn emanen da. 40 leku daude, eta sartzeko aldez aurretik izena eman behar da, 948212575 telefonoan, jarduera hasi baino ordubete lehenago arte. Bertaratzen diren guztien segurtasuna bermatzeko, zenbait neurri hartu dira: […]

Apirila
15
Uztaila
20

Uztailaren 20an amaituko da epea Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak bultzatzen duten haurrendako antzerki-testuen lehiaketaren aurtengo edizioan lanak aurkezteko, euskarazko zein gaztelaniazko modalitateetan.
Testuak posta elektronikoz bidaliko diren lehen aldia biblioteca@laescueladeteatro.com helbidera, eta ‘Gaia’ eremuan honako hau idatzi beharko da: Haurrendako antzerki testuen XXIX. lehiaketa. Mezuan bi agiri bidali beharko dira. ‘1. fitxategia’: PDF formatukoa izanen da eta honako hauek soilik jasoko ditu: testua eta egileak lehiaketara aurkezteko erabilitako izengoitia. ‘2. fitxategian’ honako hauek idatziko dira: antzezlanaren izenburua eta egilearen izengoitia eta curriculum laburra, datu pertsonalaz gain…

Ekaina
4
Uztaila
19

Mayte Vélaz Sanchak Mistoen eraikineko beheko solairuan izanen du erakusgai, uztailaren 19ra arte, ‘Abiada hartu, salto egin eta besarkada bat eman’, haren ekoizpen artistikoaren bilakaeran barnako ibilbidea, adierazpide, formatu eta material ezberdinak uztartzen dituena. Izan ere, margolanak, eskulturak, marrazkiak, objektuak, esmalteak eta bideo bat ikusten ahalko dira, besteak beste. Sormen-lanak zoruan, hormetan eta paneletan paratu dituzte, batzuetan bata bestearen gainean.

Ekaina
4
Uztaila
19

Imanol Bengoetxea, artista izeneko erakusketa Mistoen Eraikinean bisitatu daiteke datorren uztailaren 19ra arte. Erakusketa monografiko bat da Barasoaingo artista argitaragabe eta desagertu horren lanaren inguruan, zeina, 1994an egilea zendu zenetik, familiaren etxeko sotoan gordeta egon baita. Biziki sortzailea, berritzailea eta artega izaki, Bengoetxeak ez zuen prestakuntza arauturik jaso; ostera, bere baliabide propioez ikasi zuen, eta haren nortasun eta izaera indartsua ezaugarri espresionista eta sinboliko nabariak dituen obran utzi zuen islaturik. Kolorea, keinua eta materia dira protagonista erabatekoak. Giza irudiaren bidez, hori baita haren leit motiva eta ekoizpenaren ardatza, bere barne-unibertsoa erakusten du.

Uztaila
4
Uztaila
19

Bideo honetan, Civivoxeko taldeak azaldutako deialdi parte-hartzailean jaso dituen Sanferminetako Lego eraikuntzak erakutsiko dizkizuegu. Parte-hartzaileek sormen-eszena ugari bidali dizkigute, non gure hirian hain maite ditugun sanferminetako jaietako gune, testuinguru, garai eta oroitzapenak biltzen diren, lan guztiak batera ikusi ahal izateko.

Uztaila
4
Uztaila
18

Ondorengo esteka hauetan Civivoxeko espazio eta zentroetara joaten diren elkarte, erakunde eta kolektiboek egindako lanak eta ikuskizunak dituzue ikusgai. Asociación de Pensionistas y Jubilados YoarRondalla Yoar emanaldia Asociación Coral Media LunaKontzertu emanaldia Asociación Síndrome Down de NavarraKonfinamenduko erronkak Asociación PNAswingDantza emanaldia Asociación Grupo Musical TamarindoKontzertu emanaldia Asociación Cultural Orgullo NavarroKontzertu emanaldia Asociación Navarra para el […]

Uztaila
17

Krzysztof Kieslowski zuzendari poloniarrari buruzko zinema-zikloa martxan jarriko da berriz ere Kondestableko ekitaldi-aretoan. ‘La doble vida de Veronica’ filmaren proiekzioa (1991, 98 min.). Uztailaren 17 ostirala, 19:30etan. Filma JBAn emanen da. 40 leku daude, eta sartzeko aldez aurretik izena eman behar da, 948212575 telefonoan, jarduera hasi baino ordubete lehenago arte. Bertaratzen diren guztien segurtasuna bermatzeko, […]

Itzuli edukiaren hasierara