Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Resultados de:

Martxoa
9
Uztaila
5

Sanferminetako kartelak aurkezteko epea EZ da amaituko apirilaren 1ean, 14:00etan, oinarrietan jasota zegoen bezala, administrazio-izapidetarako epeak eten egin baitira Alarma Egoeran dekretatuarekin bat.
Epe hori 19 egunez luzatuko da Alarma Egoera amaitzen den egunetik aurrera zenbatuta (egun horiek falta baitziren lanak aurkezteko epea amaitzeko Alarma Egoera indarrean sartu aurretik). 2020ko sanferminetako kartel-lehiaketa guztiz digitala eta on line izanen da formulario digital bat webgune honetan bidez erabiltzea.

Ekaina
19
Uztaila
3

Ondorengo esteka hauetan Civivoxeko espazio eta zentroetara joaten diren elkarte, erakunde eta kolektiboek egindako lanak eta ikuskizunak dituzue ikusgai. Aula de Teatro Jus la Rocha“Cuando las mujeres no podían votar” Antzezlana Asociación Navarra de Instrumentos de PlectroKontzertu emanaldiak Viva la MúsicaKontzertu emanaldiak Asociación Habíateatro“Y tu madre, más” Antzezlana Asociación Perú ArteDantza emanaldiak Elkarteen Ikuskizunak Eta […]

Uztaila
3

Krzysztof Kieslowski zuzendari poloniarrari buruzko zinema-zikloa martxan jarriko da berriz ere Kondestableko ekitaldi-aretoan. ‘No matarás’ filmaren proiekzioa (1988, 84 min.). Uztailaren 3 ostirala, 19:30etan. Filma JBAn emanen da. 40 leku daude, eta sartzeko aldez aurretik izena eman behar da, 948212575 telefonoan, jarduera hasi baino ordubete lehenago arte. Bertaratzen diren guztien segurtasuna bermatzeko, zenbait neurri hartu […]

Ekaina
30

Tailerrean buztin polimerikoarekin sanferminetako paparrekoa egingo dugu. Buztina oratuko dugu, eta, txantiloi batzuen laguntzaz, gure brotxa egingo dugu, ondoren laberatuz. Sanfermin geure jaketan eramango dugu. Bideo hau ikusgai egongo da ekitaldiaren egunean 10:30etik astebetez.

Ekaina
15
Ekaina
30

Civivox sareak jarduera-programa berria bai aurrez aurre, bai online aurkeztuko du pamplonaescultura.es webgunean aste honetarako ekainaren 15tik 30era. Aurrez aurreko jardueretarako, aldez aurretik eman behar da izena jarduera garatzen den zentroan. Civivox iturrama: 948 366 655. Civivox kondestable: 948 212 575. Egunero erabilgarri dauden jarduerak online 10: 30etatik aurrera. www.pamplonaescultura.es/actividades-civivox bidez.

Ekaina
30

Sanferminak gogoan, santuaren irudira hurbilduko gara, haren kapera nahiz “San Ferminen altxorra” bisitatuta, hain egun seinalatuetan santua apaintzeko erabiltzen baita. Urrutiko Amiensetik datorren miresmena duen Santu baten historia, eta hura gordetzen duen eliza baino kapera ia handiagotik gurtzeko eraikuntza, zalantzarik gabe, gure hiriaren ondare materialaren eta ez-materialaren zati bat da. Izan ere, hiriak, bere Udalak […]

Ekaina
30

Photoshop-en tutoretza-bideo honetan, bi tresna oso erraz eta, aldi berean, oso praktiko erabiltzen ikasiko dugu. Horien bidez, ekintza edo doikuntza asko automatizatu ahal izango ditugu, eta, hala, denbora asko aurreztuko dugu lanean. Bideo hau ikusgai egongo da ekitaldiaren egunean 10:30etik astebetez.

Ekaina
1
Ekaina
30

Nafarroako liburutegi publikoak ekainaren 1etik aurrera irekiko dira jendaurrean, liburuak eta agiriak itzultzeko eta maileguan hartzeko zerbitzuak eskaintze aldera. Agiriak maileguan hartzeko zerbitzua, hasiera batez, eskaeren bidez eginen da (telefonoz, posta elektronikoaz edo Absys bidez) eta aurrez hitzordua eskatuta; izan ere, ezin da libreki sartu liburutegietako aretoetara eta apalategietara (III. faserako eta segurtasun-baldintzak bermatzen diren unerako aurreikusi da).  Hori horrela, ez da baimentzen ez aretoan irakurri edo ikastea, ez ordenagailuak erabiltzea, ezta aurrez aurreko jarduerarik egitea ere.Maileguan utzitako agirien itzulketa maiatzaren 25ean hasi zen egiten, kanpoko postontzien bitartez. Orain, liburutegietan zuzenean ere itzultzen ahalko dira. Itzulitako agiriei 14 eguneko berrogeialdia ezartzen zaie, higienea bermatze aldera berriz ere jendearen eskura jarri baino lehen.

Ekaina
15
Ekaina
30

Civivox sareak aurrez aurreko jarduerei ekinen die berriz ere ekainaren bigarren hamabostaldian, eta horiek maiatzaz geroztik www.pamplonaescultura.es webgunearen bidez eskainitako onlineko eskaintzarekin uztartuko ditu. Aurrez aurreko programazio hori Kondestablen eta Iturraman gauzatuko da, eta aurrez izena eman beharko da jarduera non den eta zentro horretan (Kondestable, 948 21 25 75, eta Iturrama, 948 36 66 55), beranduenez jarduera hasi baino egun bat lehenago. Aurrez izena eman ez dutenei ez zaie jardueretara sartzeko baimenik emanen.
Jarduerak interesa duten guztiei helarazteko asmoz, gehienak online emanen dira jarduera gauzatu eta bizpahiru egun ondoren, www.pamplonaescultura.es webgunean, eta bertan astebetez egonen dira ikusgai.

Ekaina
29

Ahozko narrazio saioa haurrentzat (helduekin), Sergio de Andresekin. A ze soinu ona! Irudimenezko soka baten bidez elkartutako ipuinak kontatuko ditugu, Pablo Sarasateren soka hain zuzen ere; eta birak emango ditugu bere bizitzaren inguruan. “Gogoratu” ezin duzuela galdu sokak eta sokak jarraitu nahi badituzue. Bideo hau ikusgai egongo da ekitaldiaren egunean 10:30etik astebetez.

Itzuli edukiaren hasierara