Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Resultados de:

Ekaina
4

Uda etortzearekin batera, errezeta alai, fresko eta, batez ere, errazak ditugu gogoko. Lantegian, bi errezeta erraz ikasiko ditugu, biak ere freskoak eta, batez ere, elikagarriak eta osasungarriak. Izan ere, bateragarriak dira uda gozatzea eta zeure burua zaintzea. Lehen platera: erremolatxa-zopa hotza. Errezeta erraz eta osasungarria egun beroetarako.Bigarren platera: entsaladilla errusiarra, proteinaz betea; oinarrian txitxirioak, eta […]

Ekaina
4

Bizitzaren hasieratik, musika barruan daramagu: bihotz-taupaden erritmoa, melodia eta tinbrea gure ahotsean, barrea, negarra… Benetako musikari eta musikariak gara, potentziaz. Musas y Fusasek musika-ikaskuntza naturala proposatzen du, praktikatik; kantutik, mugimendutik eta adierazpen libretik; inprobisaziotik eta esploraziotik; eta, jakina, plazeretik eta gozamenetik. Zein soinu du zure gorputzak? Etxean duzun edozer gauzarekin egin dezakezu musika? Zer da […]

Ekaina
4

Orkestraren munduan barneratzeko ikuspegi birtuala. Instrumentu familia guztiak ezagutuko ditugu, bai eta haien guztien arteko harremanak ere, orkestra barnean dauden hierarkiak ere azalduta. Instrumentuek agertoki gainean eta azpian duten banaketaz mintzatuko gara.  Bestalde, orkestra motak ikusi eta zuzendariaren figuraz hitz eginen dugu. Ikuspegi birtuala bukatzeko, ibilbide laburra eginen dugu Europako orkestra nagusietan zehar, begirada protagonistetan […]

Ekaina
3

Ahozko narrazio saioa haurrendako, Sergio de Andrésen eskutik. Formatu murriztuan eta pantailaren bidez, oso soinu ona duten ipuinak eskainiko ditu. Laster izanen dugu huraxe zuzenean ikusteko aukera, baina, bitartean… gozatu Sergiori begira, berak kameraren bitartez ikusiko baitzaituzte. Bideo hau ikusgai egongo da ekitaldiaren egunean 10:30etik astebetez.

Ekaina
2

Egungo egoeraren eraginez, bi hilabete daramatzagu aldaketa etengabean: konfinamendua, gaixotasuna, arinaldia, kontziliazioa, telelana, etab. Egoera berbera izanik ere, pertsona bakoitzak ezberdin erantzuten dugu, are gehiago egoera ezohikoetan. Hitzaldi honetan, hainbat gako eta tresna erabilgarri azalduko dira, aldaketan aurrera egiten laguntzeko eta sortzen ditugun erresistentziak, ahal den neurrian, murrizteko.  Bideo hau ikusgai egongo da ekitaldiaren egunean […]

Ekaina
1

Koloretako laborategi-tailerrean kolore-familien berezitasunak ikasiko ditugu. Oraingoan, kolore beroak eta hotzak bereizten laguntzen duen ariketa erraz bat proposatzen dizuegu. Bideo hau ikusgai egongo da ekitaldiaren egunean 10:30etik astebetez.

Apirila
26
Maiatza
31

Apirilaren 26tik aurrera, familiarteko lantegiak abiatuko dira ‘Bakarrik dago inork behatzen dion hori’ erakusketarekin jolasteko eta elkarri eragiteko. Erakusketak Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako funtsen hautaketa bat biltzen du. Familiarteko lantegiak erakusketak heltzen dien gaiei ekin eta lantzeko aukera bat dira, familiartean partekatzeko ariketa praktikoetatik abiatuta. Hala, konfinamendu-egun hauetan familiartean ikastea eta gozatzea bilatzen da.
Webgune honen bidez lantegi bakoitzaren proposamenak eta dinamikak helaraziko dituzte, igandero, 11:00etan. Lantegien egutegia: Apirilak 26. Maiatzak 3, 10, 17, 24, 31. Ekainak 7 eta 14.
Egizu bat lantegiekin banner honen gainean bertan klik eginez, igandeetan, 11:00etan.

Maiatza
29
Maiatza
31

Aste honetako jardueraren bat galdu al duzu? Hemen berriro ere denak ikus ditzakezu. Parte hartu eta programazio osoaz gozatu nahi duzun tokian eta unean! DIBERTITU ZAITEZ FAMILIARTEAN PIKILLO PIPERREZKO ERROILUA PRESTATZEN. HELENA OSÉS.http://www.pamplonaescultura.es/eu/ekitaldiak/diviertete-cocinando-rollo-de-pimientos-del-piquillo-en-familia/ SORTU ZURE BARATZE EKOLOGIKOA ETXEAN 2. ZATIA. ÓSCAR IBÁÑEZhttp://www.pamplonaescultura.es/eu/ekitaldiak/crea-tu-huerto-ecologico-en-casa-ii-oscar-ibanez/ MINDFULNESS: ARRETA, SALBABIDE . ESTHER VALLShttp://www.pamplonaescultura.es/eu/ekitaldiak/mindfulness-la-atencion-como-salvavidas-esther-valls/ IPUIN-KANTARIA: BRUJAS QUE NO DAN SUSTO Y […]

Maiatza
22
Maiatza
30

BEGIRADEN ARTEAN erakusketa birtuala. Belaunaldien arteko online erakusketa, arte plastikoa lantzen den Bidari Arte lantegiko ikasleek 2019-2020 ikasturtean ondutako lanak erakusteko.44 haur, gazte eta helduren bi eta hiru dimentsioko lanen irudiak ikusgai. Gaiez askotarikoa, erakusketan agerian daude ikasleek lan artistikoan erabilitako teknikak eta materialak: arkatza, ikatz-marrazkia, errotuladorea, pastela, ezkoak, akuarela, akrilikoa, olioa, buztina, birziklapen materialak, […]

Maiatza
22
Maiatza
29

Ongi etorri bostgarren tailerrera familiarteko lantegiak  ‘Bakarrik dago inork behatzen dion hori’ erakusketarekin jolasteko eta elkarri eragiteko. Erakusketak Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako funtsen hautaketa bat biltzen du.Orain, entzun tutorial hau, zeinetan Luisa Fernanda lindo, komisarioak tailerraren dinamika azaltzen duen. Geroago, aplikatu zure irudimena eta egin zure sorkuntza zure familiaren laguntzarekin. Ondoren, lanak egin eta gero, hala […]

Itzuli edukiaren hasierara