Biblioteca Chantrea

Telefonoa

948 149 882


Helbide elektronikoa

biblicha@cfnavarra.es


Helbide postala

Arriurdiñeta plaza, 4, 31015 Iruña





NAFARROAKO
LIBURUTEGIEN SAREAREN
KATALOGOA



ORDUTEGIA

Jendaurreko harrera

Neguan
Irailak 15 – Ekainak 13: astelehenetik ostiralera (15:00 – 21:00).

Larunbatetan: Itxita.

Udan
Ekainak 16 – Irailak 12: astelehenetik ostiralera (08:30 – 14:30).

Larunbatetan: Itxita.

Jai-egunak
2015ean, liburutegia itxita egonen da honako egun hauetan:

  • Urtarrilak 1
  • Urtarrilak 6
  • Martxoak 19
  • Apirilak 2, 3 eta 6 (Aste Santua)
  • Maiatzak 1
  • Uztailak 7 (sanferminak)
  • Uztailak 25
  • Urriak 12
  • Azaroak 30
  • Abenduak 3, 8 eta 25

INSTALAZIOAK

Irakurketa- eta kontsulta-gela (4 ordenagailu).

Haur-gela (2 ordenagailu).

BI erabilera anitzeko areto; bata, proiekzio eta hitzaldietarako, eta bestea, bileretarako eta ikasteko.

Atondoa: sarbidea ez ezik erakusketa-gune ere bada.

ZERBITZUAK

Irakurketa eta kontsulta aretoan.

Mailegua
Mailegu-zerbitzua erabiltzaile-txartela duten pertsonei eta erakundeei zuzenduta dago.

Mailegu pertsonala
Erabiltzaile bakoitzak gehienez ere 7 agiri edukitzen ahalko ditu maileguan aldi berean (6 ikus-entzunezkoen kasuan).

Bi liburu bitarte erreserba daitezke mailegurako. Telefonoz ematen da abisua horiek liburutegian eskuragarri dauden unean.

Liburuen mailegua bi aldiz berritu daiteke, non eta beste ezein erabiltzailek erreserbatu ez dituen. Berritzeko eskaera maileguaren epea noiz bukatu eta bost egun lehenago eskatu behar da. Eskaera telefonoz egin daiteke, 948 149882ra deituta, edo Interneten.

Mailegu kolektiboa
Zerbitzu hau zuzenduta dago mailegu pertsonala erabiltzeko mugak dituzten erabiltzaileak multzokatzen dituzten entitateei edota jarduerak egiteko liburutegiaren agiri-sorta bat eduki beharra duten entitateei, hala nola ikastetxe, elkarte eta abarrei.

Erakunde bakoitzak gehienez 50 agiri izan ditzake maileguan, aldi berean, Nafarroako Liburutegi Publikoen sarean. Liburutegi bakoitzean, honela egiten da agiri-mota ezberdinen mailegua:

  • 50 liburu eta aldizkari, 30 egunez, posible izaki aldi batez beste hainbeste luzatzea, itzultzeko data iritsi baino lehen eta beste ezein erabiltzailek erreserbatu ezean.
  • 10 bideo, CD-ROM, DVD edo CD, 15 egunez.

Informazioa eta erreferentzia
Informazioko harrera-mahaian, kontsultak ere erantzuten ditugu, besteak beste honako gai hauei buruz: baliabideen erabilera, liburutegiaren funtzionamendua, ordutegiak, erabilera-arauak, jarduerak, agirien bilaketak, auzoaren inguruko argibideak, etab.

Hemeroteka
Eguneroko prentsa –Diario de Noticias, Diario de Navarra, El País eta El Mundo–,informazio orokorreko aldizkariak eta aldizkari espezializatuak.

Interneterako sarrera
Liburutegiak sei ordenagailu ditu, Internetera doaneko sarreraz, eta posible da haririk gabeko konexioa doan egitea ordenagailu eramangarriak edo beste zenbait gailu erabilita, wi-firen bidez.