Biblioteca Iturrama

Telefonoa

948 198 987


Helbide elektronikoa

biblitur@cfnavarra.es


Helbide postala

Esquíroz, kalea, 24. 31007 Iruña.





NAFARROAKO
LIBURUTEGIEN SAREAREN
KATALOGOA



ORDUTEGIA

Jendaurreko harrera

Neguan
Astelehenetik ostiralera (larunbat eta igandeetan, itxita): 15:00 – 21:00.

Udan
Astelehenetik ostiralera (larunbat eta igandeetan, itxita): 08:30 – 14:30.

Sanferminetan, Civivoxen egutegiarekin bat: itxita, uztailaren 5etik 15era.

INSTALAZIOAK

Helduen areto bat, ikasketa-gela bat daukana. 5 ordenagailu daude, 14 urtetik gorako helduek erabil ditzaten.

Haur-gela txiki bat. Sarrera eta irteera helduen gelatik egiten da, ez dauka ate independenterik. 3 ordenagailu.

Hiru toki liburutegian bezeroei arreta egiteko: 2, helduen gelan, eta bat haurrenean.

2 inprimagailu: bat, txuri-beltzean, eta beste bat, koloretan.

ZERBITZUAK

Erabiltzaile-txartel bakoitzeko honako hauek har daitezke maileguan: 3 liburu, 4 ikus-entzunezko eta 2 aldizkari. Liburu bakoitzerako mailegu-epea 3 astekoa da, eta ikus-entzunezko zein aldizkarietarako, astebete.

Liburutegiak 3 animazio-jarduera egiten ditu hilabetean, bere funtsak baliatuta:

Irakurketa-kluba gaztelaniaz: koordinatzaile batek moderatzen du jarduera.

Book-kluba: Koordinatzaile batek moderatzen ditu saioak.

Zineforuma: Liburuzain batek moderatzen du saioa, eta, noiz edo noiz zinemako espezialista batek parte hartzen du.

Erabiltzaileek kopiak egin ditzakete, txuri-beltzean, kopia bakoitzeko 10 zentimo ordainduta.