Sala de Armas de la Ciudadela de Pamplona

Telefonoa

948 420 975


Helbide elektronikoa

ciudadela@pamplona.es


Helbide postala

Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña





ORDUTEGIA

Azaroak 1 – Apirilak 30
Asteartetik ostiralera: 18:00 – 20:30. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00.

Maiatzak 1 – Urriak 31
Asteartetik ostiralera: 18:30 – 21:00. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00

INSTALAZIOAK

Aretoa 15,1 x 34,5 m da, hau da, 520,95 metro koadro guztira. Zutabe bikoitzeko sistema batek banatzen du gunea: erdiko parte bat (4,70 x 30,5 m) eta alboko bi parte (4,70 x 25 m). Horiek bestalde, bana daitezke 28,09 metro koadroko espazioetan. Erakusketarako 163 metro linealei sei modulu gurpildun gehitu behar zaizkie, 2,30 m. x 0,60 m-ko oinarria eta 3,60 m-ko altuera dauzkatenak.

ARGIBIDE GEHIAGO

Eraikin historikoa da, Artilleria-armategia izateko diseinatua. 1.725 eta 1.752 bitartean eraiki zuten. Hiru solairu laukizuzen ditu, bai eta bi eskailera eta igogailu bat ere, beheko eta lehen solairuetarako.

Eraikina harrizko eta adreilu zarpiatuzko oinarri baten gainean eraikita dago. Solairuak bat egiten du kalearen sestrarekin, eta 4 ate ditu sarbide gisara. Zorua antzinako adreilu porotsuzkoa da, beheko solairuan izan ezik, non harrizkoa baita.

Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.