Pabellón de Mixtos de la Ciudadela de Pamplona

Telefonoa

948 420 975


Helbide elektronikoa

ciudadela@pamplona.es


Helbide postala

Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña





ORDUTEGIAK

Jendaurreko harrera

Azaroak 1 – Apirilak 30
Asteartetik ostiralera: 18:00 – 20:30. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00.

Maiatzak 1 – Urriak 31
Asteartetik ostiralera: 18:30 – 21:00. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00

INSTALAZIOAK
Aretoa 5,3 x 33 m-ko bi galeriatan dago banatuta (165 metro koadro erabilgarri bakoitzeko), hau da, guztira 330 metro koadro. Bada nabeen artean igarotzea, lau hutsarte arkudunetan barna.

Beheko solairutik eskailera kiribil batean barna igo daiteke. Baditu 2,05 x 1,80 m-ko lau panel, 2,05 x 3,67 m-ko hamabi panel, 2,60 x 4 m-ko bi panel eta 2,05 x 1,1 m-ko bi panel. Panelez gain bi modulu ditu, 3 x 2,15 m-koak. Guztira, 139 metro lineal dira erakusketarako.

ARGIBIDE GEHIAGO
Eraikin historikoa da, elikagaien biltegia eta upategia izateko diseinatua. XVIII. mendearen bukaeran eraiki zuten. Bi solairu laukizuzen irregular ditu, bina nabe gangadunek osatuak; nabeak, bestalde, komunikaturik daude erdiko horman irekitzen diren arku-hutsarteen bidez.

Eraikina harriz eta antzinako adreiluz egina dago. Hamar horma-bular ditu mendebaldeko aldean, eta zortzi, ekialdekoan. Beheko solairua erdisoto bat da, kalearen sestratik 1,25 metrotik behera kokatua. Beheko solairu edo erdisotoko bi nabeek gurutzeria-gangak dituzte, eta lehen solairuko nabeek, kanoi-gangak.

Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.