Sala de Armas de la Ciudadela de Pamplona

Telefonoa

948 420 975


Helbide elektronikoa

ciudadela@pamplona.es


Helbide postala

Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña





ORDUTEGIAK

Azaroak 1 – Apirilak 30
Asteartetik ostiralera: 18:00 – 20:30. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00.

Maiatzak 1 – Urriak 31
Asteartetik ostiralera: 18:30 – 21:00. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00

INSTALAZIOAK

Aretoa 8,40 x 35,53 m da, hau da, 298,45 metro koadro guztira. Hamabi panel kontratxapatu ditu, 2,28 x 5,40 m-koak. Guztira 54,8 metro lineal dira erakusketarako, eta horiei 2,40 x 4 m-ko modulu bat gehitu behar zaie.

ARGIBIDE GEHIAGO

Eraikin historikoa da, Artilleria-armategia izateko diseinatua. 1.725 eta 1.752 bitartean eraiki zuten. Hiru solairu laukizuzen ditu, bai eta bi eskailera eta igogailu bat ere, beheko eta lehen solairuetarako.

Eraikina harrizko eta adreilu zarpiatuzko oinarri baten gainean eraikita dago. Solairuak bat egiten du kalearen sestrarekin, eta 4 ate ditu sarbide gisara. Zorua antzinako adreilu porotsuzkoa da, beheko solairuan izan ezik, non harrizkoa baita.

Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.