Sala del Horno de la Ciudadela de Pamplona

Telefonoa

948 420 975


Helbide elektronikoa

ciudadela@pamplona.es


Helbide postala

Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña





ORDUTEGIA

Azaroak 1 – Apirilak 30
Asteartetik ostiralera: 18:00 – 20:30. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00.

Maiatzak 1 – Urriak 31
Asteartetik ostiralera: 18:30 – 21:00. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00

INSTALAZIOAK

Aretoa espazio zirkular bat da, diametroko 10 m eta altuerako 8,90 m dituena. Guztira, 78,50 metro koadro dira.

Aretoan ez dago panelik. Dibidieta elektriko bat dauka instalaturik, tximinia aldean, pisu gutxiko piezak bertatik esekitzeko.

ARGIBIDE GEHIAGO

Eraikin historikoa da, labea izateko diseinatua. 1644an bukatu zituzten lanak. Malko itxurako solairua dauka, eta adreilu trinkoko kupula bat, erdiko aldean tximinia bat duena.

Eraikina harriz eta adreiluz egina dago. Zorua Ezkabako harriaz egindako galtzada-harriekin osatua da. Solairuak bat egiten du kalearen sestrarekin, eta bi ate ditu sarbide gisara.

Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.