Pabellón de Mixtos de la Ciudadela de Pamplona

Telefonoa

948 420 975


Helbide elektronikoa

ciudadela@pamplona.es


Helbide postala

Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña





ORDUTEGIAK

Azaroak 1 – Apirilak 30
Asteartetik ostiralera: 18:00 – 20:30. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00.

Maiatzak 1 – Urriak 31
Asteartetik ostiralera: 18:30 – 21:00. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00

INSTALAZIOAK
Aretoa 5,3 x 33 m-ko bi galeriatan dago banatuta (165 metro koadro erabilgarri bakoitzeko), hau da, guztira 330 metro koadro.

2,25 x 3,67 m-ko 13 panel ditu, 2,25 x 4,06 m-ko 4 panel, eta 4 panel ojibal, 3,2 x 5,3 m-koak. Guztira, 85 metro lineal dira, erakusketa-paneletan.

ARGIBIDE GEHIAGO
Eraikin historikoa da, elikagaien biltegia eta upategia izateko diseinatua.   XVIII. mendearen bukaeran eraiki zuten. Bi solairu laukizuzen irregular ditu, bina nabe gangadunek osatuak; nabeak, bestalde, komunikaturik daude erdiko horman irekitzen diren arku-hutsarteen bidez.

Eraikina harriz eta antzinako adreiluz egina dago. Hamar horma-bular ditu mendebaldeko aldean, eta zortzi, ekialdekoan. Beheko solairua erdisoto bat da, kalearen 0 mailatik 1,25 metroan kokatua. Beheko solairu edo erdisotoko bi nabeek gurutzeria-gangak dituzte, eta lehen solairuko nabeek, kanoi-gangak.

Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.