Sala del Polvorín de la Ciudadela de Pamplona

Telefonoa

948 420 975


Helbide elektronikoa

ciudadela@pamplona.es


Helbide postala

Armada etorbidea, zk.g., behe solairua, 31002 Iruña





ORDUTEGIA

Azaroak 1 – Apirilak 30
Asteartetik ostiralera: 18:00 – 20:30. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00.

Maiatzak 1 – Urriak 31
Asteartetik ostiralera: 18:30 – 21:00. Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00

INSTALAZIOAK

Aretoak, guztira, 149,48 metro koadro ditu: 20,20 m luze x 7,40 m zabal. DM egurrezko panel jarraitu bat dago instalaturik, perimetro osoan zehar finkatua metalezko egitura baten gainean, hormatik 50 cm ingurura. Panela 2,4 m altu da, eta altuera horretatik gora horma kurbatu egiten da, ilargi-erdi bat osatuz. Guztira, 55 metro lineal ditu erakusketa-panelak, eta horri 2,40 x 3 m-ko hiru modulu gehitu behar zaizkio.

ARGIBIDE GEHIAGO

Eraikin historikoa da, bolborategia izateko diseinatua. 1694. urtean eraiki zuten. Solairu laukizuzena dauka, adreilu trinkozko kanoi-ganga batez hornitua.

Eraikina harriz eta adreiluz egina dago. Solairuak bat egiten du kalearen sestrarekin. Sarbidea ate bakar batean dago hegoaldean. Zorua antzinako adreilu trinko eta porotsuzkoa da.

Eraikinak tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko gailu bat dauka, bai eta suteak eta kea irrati-maiztasun bidez detektatzeko sistema ere.